X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Monobloc prentsak Fagor Arrasate

Itzuli

Trokelak konpontzeko prentsak

Trokelak konpontzeko prentsak

Konpontzeko prentsak, trokelak eta moldeak fabrikatzeko prozesuan eta egiaztatze prozesuan erabiltzen dira. Konpondu behar diren trokel edo moldearen arabera zehazten dira haren dimentsioak. Oro har, prentsa hauek erabiltzen duten indarra produkzio prentsena edo Try-Out proba-prentsena baino dezente txikiagoa izaten da. Hauen helburua ez da pieza bat egitea baizik trokel edo moldearen goi eta behe aldearen arteko ukipen azalera konprobatzea.

Konpontze-prentsak zorrotzak dira gidaketa eta gelditze doitasunari dagokionez, elementu ebakitzaileak trokelaren beste erdia kaltetzeko dagoen arriskua ekidin beharra dagoelako.

Moldeak ez dira hain zorrotzak gidatzeari dagokionez, zutabeen gidatzea baita ohikoena. Baina komenigarria izaten da prentsei biratzeko elementuak jartzea bai goiko mailan eta bai behekoan, moldeen doitzaileen ergonomia hobetzeko.
 

  • Prueba de troqueles Fagor Arrasate 1
  • Prueba de troqueles Fagor Arrasate 2
  • Prueba de troqueles Fagor Arrasate 3
  • Prueba de troqueles Fagor Arrasate 4
  • Prueba de troqueles Fagor Arrasate 5
  • Prueba de troqueles Fagor Arrasate 6
  • Prueba de troqueles Fagor Arrasate 7
  • Prueba de troqueles Fagor Arrasate 8

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare