X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Itzuli

Desugerketa lineak

Desugerketa lineak

Desugerketa lineak berotan ijeztutako bandetako oxidoa eta kalamina kentzeaz arduratuko dira. Prozesua, funtsean, banda azido klorhidrikoaren bainuetatik pasaraztea izango da bandek gainean dituzten oxidoak bainu horietan disolbatuta gera daitezen. Neurri handi batean desugerketa prozesua honako hauen menpe egongo da: materialaren osaera kimikoa, bainuen tenperatura, bainuen irabiatzea, azidoen kontzentrazioa eta tangen luzera. FAGOR ingeniaritzak kasuak banan-banan aztertzen ditu eta kasu bakoitzari dagokion soluzio optimoa proposatzen du. Fagorrek sistema jarraituak eskaintzen ditu (soldadura edo grapaketa bidezko loturekin) edo push pull. Era berean, honakoak instalazioak proposatzen ditugu: azidoak birsortzeko aukera duten eta ez duten instalazioak, bainuetako katenariaren kontrola, herdoilgaitzak izan daitezkeen hoditeriak, altzairuzko edo polipropilenozko tangak, bainu osoko prozesuak, bainu murriztukoak edo fluxu zurrunbilotsukoak. Sistema berrienetan, bainu bakoitzak bere toberak ditu eta tangak arrabola elikatzaileez bananduta daude. FAGORek giltza eskuan erako sistema saltzen du, eta sistema horretan ekipamendu osagarri guztiak sartzen dira, hala nola azidoa berotzeko lurrunezko galdarak, urberritzeko tangak, sarrera eta prestaketa guneak, irteera gunean olioztatze elektrostatikoarekin, ikuskapen eta ijezketa automatikoa, kontrol kimikorako gunea, bero intermetagailuak, etab. Lineak guztiek CE, OSHA eta bestelako arau zorrotzenak betetzen dituzte eta segurtasunerako ekipamendu bereziez hornituta daude azidoek eragindako erredurei aurrea hartzeko.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare