X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Monobloc prentsak Fagor Arrasate

Itzuli

Servoprentsa

Servoprentsa

FAGOR ARRASATEk prentsa mekanikoen produktibitatea eta malgutasunaren hobekuntza beharrari erantzuteko, servoeragindako prentsa mekanikoen gama berri bat garatu du,  fabrikatutako piezen kalitatea eta trokelaren bizitza sakrifikatu gabe.

Serboerangidako prentsen ezaugarri nagusia inertzia bolantea kentzea da, eta bere ordez akople zuzen bat jartzea, prentsaren eragintza zuzenaren motor nagusiaren eta orgaren mugimendu transmisioaren artean. Transmisioa sinplifikatzeak, CNC bidezko kontrol aurreratu bat eta prestazio altuko serboeragintzak erabiltzearekin batera, bermatzen dute , serboerangidako prentsek denbora erreala, posizioa eta orgaren abiadura kontrolatu beharreko prozesuetarako abantaila berezia izatea ( trokelen probak, estanpazio beroan, konformazioa egoera solidoan (thixoforming), hidrokonformatua, plastikoen injekzioa, aluminioa , erretxinak eta abar.

Serboeragindako prentsek aukera ematen dute orgaren posizioaren kurbak, abiadura eta karrera programatzeko , prentsa bakar batekin fabrikazio prozesu ezberdinak egiteko eran, eta baita orain artean prentsa mekanikoetan egin ezin zitezkeen lanak egiteko ere: exzentrika biela-manibela, Link-Drive, prentsaren azpiko ito-puntuan, blanking-a, transfer-elikatzailea motako multi prozesuak , fabrikazioa kadentzia altuan eta abar.
 



Produktibitate altua, Kalitate hobea eta Energiaren kudeaketa.

  • Serboprentsa
  • Serboprentsa

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare