X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Itzuli

Beste ekipamendu eta zerbitzu batzuk

Beste ekipamendu eta zerbitzu batzuk

FAGOR ARRASATEk, halaber, siderurgiako industriarako diren instalazio osoak definitu eta integratzen ditu. Adibidez, 20 tona arteko edukiera duten galdaketa eta mantentze labeak, gasezkoak zein indukziozkoak, orduko 3 tona material urtzeko gai direnak, aluminiozko isurpen jarraituak elikatzeko. Labe horiek 1. zein 2. galdaketako ebakinak edo lingoteak urte ditzakete. FAGORek, halaber, tentsiopeko lauketarako lineetan, esaterako, integratu daitezkeen deskoipeztatzeko sistemak saltzen ditu.

Era berean, FAGORek ingeniaritzako eta aholkularitzako zerbitzuak eskaintzen ditu prozesuko eta banden ijezketako proiektuen definiziorako, bai lantegi berrietan bai lehendik zeuden eta eraberritu diren lantegietan. Hortaz, laguntza ematen dugu produktibitatea hobetzeko asmoz instalazioan definitu beharreko osagaien gainean, eta proposamenak egiten ditugu sekuentziak eta prozesuak hobetzeko, bench-markingeko azterketetan oinarritutako soluzioak ezartzeko, langileak trebatzeko eta prestatzeko eta prozesuaren eta lortutako produktuaren kalitatea hobetzeko, eta instalazio berrien kalkuluak egin ere egiten ditugu (beharrezkoak diren baliabide elektrikoak eta fluidikoak, eraikinen dimentsionamendua, garabiak, manipulaziorako bitartekoak, product mix-aren definizioa, etab., etab.).
 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare