X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Itzuli

Galvanizatzeko eta Pintatzeko lineak

Galvanizatzeko eta Pintatzeko lineak

Murgiltze bidezko galvanizaziorako lineak inbertsioaren zenbatekoa murrizteko diseinatzen dira bereziki, eta gainazalak egoki estaltzea bermatzen dute, bai kalitateari dagokionez bai kantitateari dagokionez. Halaber bermatzen dute substratuak ezaugarri metalografikoak ez galtzea. Geruza erabat uniformea da eta horrek geruza ondo itsastea bermatzen du, geruzaren lodiera eta estaltzearen abiadura edozein dela. Lineek metagailuak dituzte (bertikalak edo horizontalak) bobina baten bukaera hurrengoaren hasierarekin soldatu ahal izateko prozesu jarraitu batean galvanizazio guneko linea inoiz gelditu beharrik izan gabe. Labeek bi sekzio izan ditzakete beroketa optimizatzeko. Zinkean murgiltzeko upelak betetzeko, husteko eta manipulatzeko behar diren ekipamendu osagarriez hornituta daude, bai beti tenperatura egokia izateko ekipamenduak ere. Bainuaren maila konstante mantenduko da automatikoki, lingote bat sisteman noiz sartu behar den antzemanda. Lineek gainazaleko iraganaldiak egiteko, lautzeko eta ertzak mozteko sekzioak izan ditzakete. Produkzioaren arabera, bat edo bi biribilkagailu egon daitezke.

Pintura likidoko lineak, funtsean, arrabolen bitartez pinturaz estaltzeko sistema bat dira (sistema zuzena edo alderantzizkoa izan daiteke). Pintura mota hauek izan daitezke: epoxy, fluorokarbonatua, akrilikoa, plastisol, organikoa (alkyd edo organosol), binilikoa, etab Gailua egokitu daiteke; beraz, pintura geruzaren lodiera zehaztu daiteke zehaztasun handiz. Bandaren alde biei aplikatu ahal zaie pintura. Aplikazioaren aurretik, banda oso ondo garbituko da garbiketa sekzio batean, produktu kimiko batez bustita. Horrela pintura egoki itsatsiko da gainazalean. Pintura aplikatu ondoren, eta azkar ondo itsatsita gelditzeko, eraginkortasun handiko lehortze labeak erabiliko dira. Labe horien barruan bandak ez du inongo azalerarik ukituko pintatutakoa ez hondatzeko. Labeak, halaber, egokitu daitezke material eta pintura mota desberdinekin lan egin ahal izateko, eta haietatik ateratzen den keak ingurumenean duen eragina minimizatzeko beharrezkoak diren ekipamenduez hornituta daude. Horretarako, TRO errauskailu birsortzaileak erabiltzen dira.

Pintatutako banda hozteko ura, airea edo biak konbinatuta erabiltzen da. Produkzioaren arabera, sarrera eta irteera bikoitzak izan ditzake. Metagailuak bertikalak edo horizontalak izan daitezke.
 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare