X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Itzuli

Ijezkailu itzulgarriak eta Skin Pass

Ijezkailu itzulgarriak eta Skin Pass

FAGOR markako ijezkailu itzulgarriek produktibitate handia bermatzen dute, gehienez 200 m/min abiaduran eta arrabolak azkar aldatu, karga automatikoki elikatu eta prozesua modelizazio informatizatuaren bidezko kontrolatzeko aukerarekin. Urtean milioi erdi tona ijezten duten makinen gaman, gure ijezkailuek merkatuan ezagutzen den prestazio/prezio erlaziorik hoberena eskaintzen dute. Ijezkailuaren kutxak bustitzeko eta lehortzeko arrapalak ditu alde bietan eta bere geometriagatik oso ekipamendu trinkoa da, zehatz-mehatz aztertutako ezarpenarekin. Ijezkailuaren kutxak honako elementuak ditu nagusiki: Laneko zilindroak eta anpuesak, non beraien diametroa berezia baita aplikazio bakoitzerako; laguntzako zilindroak eta anpuesak; estutze zilindroak,posizio transduktore bat duten eragingailu hidraulikoak ijeztatzeko kutxan integratuta dituztenak; ponpatze blokeak, laneko zilindroen bending izenekoa eragiten duten eragingailu hidraulikoak dituztenak; iraganaldiko lineako falkak, pasoko lineari eusteko mekanismoak direnak. Era berean, ureztatze sistemak dauzkate kea kanporatzeko sistemarekin. Kontrol sistemak honako funtzioak ditu, besteak beste: Bobinatzeko makinetako tentsioak doitzea; lautasuna automatikoki neurtzeko eta kontrolatzeko sistema; lodierak automatikoki neurtzeko eta kontrolatzeko sistema; abiadura sinkronikoak eta inertziak konpentsatzea.

Tenplaketa trenak edo skin pass delakoak, stand-alone edo lerroan, materialaren ezaugarri mekanikoak eta bere gainazaleko kalitatea hobetzea ahalbidetzen du. Horrela, skin-pass prozesuak luzatze prozesu etengabea eragiten du bandaren gainean eta garauak bandaren norabidean jartzen ditu materialaren propietate mekaniko asko hobetuta. Enbutizio prozesua hobetu egiten da, lortutako deformazio plastikoarekin metalak deformazio elastikoa gertatzeko puntuan dagoen unean berez duen eta enbutizioan akatsak egotea eragiten duen isurpena desagertzen delako. Gainera, isurpen gunea izenekoa desagertzen da. Skin-passarekin, halaber, posible da ijezketa berotan egiten denean lautasunean gertatu ohi diren akatsak nabarmenki zuzentzea. Gainera, laneko zilindroek materialaren gainazalari nahi den kalitatea ematen diote bai zimurtasuneko balioetan (Ra) bai hazbeteko puntuetan (PPI). Aplikatutako zimurtasuna, bandaren azken ijezketa prozesua denez, behin betiko izango da eta azken bezeroak eskatutakoa, eta hori funtsezkoa izango da ondorengo prozesu batzuetarako (pintura, etab.).

Tenplaketa tren batek honakoak ditu: potentzia handiko biribilkatzaile bat edo desbiribilkatzaile bat, zentratzeko gailu bat, sarrerako eta irteerako bridak, ez kizkurtzeko arrabolak, kaxa bikoitz bat edo arrabolak azkar aldatzeko gela bat, Ponpatze E blokeak, iraganaldiko altuera doitzeko modua, estutze hidraulikoa, eta kontrol sistema bat prozesuaren modelo informatizatuarekin. Skin passa bustita ere aplikatu daiteke.
 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare