X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Itzuli

Tentsiopeko lauketa lineak

Tentsiopeko lauketa lineak

Tentsiopeko lauketa banda trakzio indar baten menpe jartzean datza, hain zuzen materiala osatzen duten zuntzen elastikotasun mailarik handiena gainditzeko beste den trakzio indar baten menpe, luzatze prozesu hori gertatzen den une berean lautzeko arrabolak banda gainetik pasatuta bandak deformatzeko. Konbinaketa hori da tentsiopeko lautze prozesua multiarrabolak izeneko makinetan egin ohi den lauketatik bereizten duena, eta emaitzak lauagoak izatea ahalbidetzen duena. Instalazio honen bihotzean sarrerako eta irteerako bridak ditugu, bai eta lauketaz arduratuko diren tarteko arrabolak ere. Trakzioko bridek 2, 3 edo 4 arrabol izan ohi dituzte, lautzean beharrezkotzat jotzen den trakzio indarraren arabera. Trakzioko bridak bandaren oso trakzio handia lortzeaz arduratuko dira. Banan-banan hartuta, motor elektriko batek eragiten dio bridaren motor bakoitzari. Brida bi artean lautzeko makina dago. Material bigun eta lodiera gutxiko piezetarako nahikoa da lautzeko arrabol sorta batekin.

Elastikotasun maila eta lodiera handiko materialetarako, ordea, arrabolen sorta bi erabili behar dira lautzea eraginkorragoa izan dadin. Era berean, lautzeko habeak 2 edo 3 alturatakoak izan daitezke prozesatu beharreko materialaren arabera. Material delikatuetarako, esaterako altzairu galvanizatuak, eztainuztatutako altzairuak edo aluminio, eta lodiera txikiko materialetarako, hobe da 3 altueratako lautze habeak erabiltzea. Prozesua materiala bustita zein materiala lehor dagoela egin daiteke.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare