X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Monobloc prentsak Fagor Arrasate

Itzuli

Blanking prentsadun ebaketa-lerroak

Blanking prentsadun ebaketa-lerroak

Piezaren azken formara egokitutako formatuak ebakitzeko beharraren aurrean, formatuak tresna espezifiko batekin ebakitzeko premia sortzen da, Fagor Arrasate gai da bezeroen beharrak asebeteko dituen instalazio oso bat egiteko.

Linea horietan, FAGORrek prentsa mekaniko konbentzionala edo servoprentsa erabiltzen du (behar dituen automatizazio, goi mailako produkzio eta ergonomiako elementu guztiekin). Horrekin batera, elikatzeko lerroa eta zehaztasun handiko pilatzailea ditu, autoen karrozerian erabiltzen den gainazaleko kalitate handiko txapa prozesatu ahal izateko.

Sistema konplexu hori guztia erabat modu zentralizatuan gidatzen da eta aginte-mahaitik automatikoki presta daiteke, hasi eta bukatu, oso denbora laburrean.

Autoaren egitura osatzen duten txapazko azalera mota eta ezaugarri ezberdinei erantzuna emateko pentsaturik dago sistema hau (zinkatuak, erresistentzia handiko altzairuak, lodiera ezberdinak, etab.)
 



Produktibitate altua, Kalitate hobea eta Energiaren kudeaketa
 
 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare