X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Itzuli

SUKALDEEN PIEZAK fabrikatzeko lerro edo sistemak

SUKALDEEN PIEZAK fabrikatzeko lerro edo sistemak

Fagor Arrasatek lerro edo sistema automatiko eta malguak diseinu, fabrikatu, muntatu eta eroslearen etxean instalatzen ditu, ondorengo hauek fabrikatzeko:

  • Gainak, sukalde elektriko edo gasezkoetarako lan-mahaiak.
  • Alboetako panelak, atzeko panelak, etab.
  • Labearen gorputz multzoa edo labearen piezak banaka.
  • Kanpoko ateak, markoak, sendogarriak, etab.
  • Erregailuak, labekoak eta gainetakoak.

   Salbuespenetan izan ezik, hotzean ijetziriko altzairuzko bobinetatik abiatzen dira prozesuak eta piezak serie handietan egiten dira gehienetan.

   Produktu honetan azpimarratu beharra dago kasurik gehienetan piezak trokel progresibo edo transferretan egiten direla, pieza motaren arabera. Horretarako bobina bidezko elikatze-lerroak erabiltzen dira, gaitasun eta zurruntasun handiko prentsak eta elikatzeko eta transferra egiteko arrabol ziklikoz osatutako ekipoak ((F.T.S. Feed to Stop) eta hiru ardatzeko transfer elektronikoa.

   Sistema hauek pentsa ezin ahala malgutzen duten modeloa aldatzeko aukera eta trokel guztiak prentsetara egokitzea lortzen da mahai mugikorrekin eta kasu bakoitzera erraz finkatzen eta egokitzen diren barra laguntzaileen bidez.

   Transfer elektronikoak ahal diren hobekuntza guztiak eskaintzen ditu, ziklogramak prentsa eta transferraren abiadurarekin fabrikatu beharreko piezetara egokituz eta erabateko sinkronismoa eta, horrenbestez, eraginkortasun handia lortzen dira.

   Sistema hauetan oso produkzio onak lortzen dira; hona hemen hainbat adibide:

  • 30 - 45 pieza/minutuko trokel progresiboekin.
  • 15 - 30 pieza/minutuko transfer sistemekin.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare