X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Itzuli

GARBIGAILUEN PIEZAK fabrikatzeko lerro edo sistemak

GARBIGAILUEN PIEZAK fabrikatzeko lerro edo sistemak

Fagor Arrasatek lerro edo sistema automatiko eta malguak diseinu, fabrikatu, muntatu eta eroslearen etxean instalatzen ditu, ondorengo hauek fabrikatzeko:

  • U erako gorputzak - kabineteak - azalak.
  • Estalki hegaldun eta ardatz errematxatuak dituzten danborrak.
  • Aurreko eta gaineko panelak.
  • Danborren tapak lerroan edo trokel progresiboan.

Lerro hauetan, hotzean ijetziriko txapa aurrez pintatu, herdoilgaitz, galbanizatu eta abarretik abiatzen dira prozesuak orokorrean eta azpimultzoa amaiturik eta prest gelditzen da pintaketa katerako, muntaketa edo mihiztadurako lerroetarako.

Azpimultzoak pieza nagusiari gehitu eta lotutako hainbat piezak osatzen dituzte, ondorengo hauek dituztela:

  • Erresistentziazko soldadura
  • Ekarpenezko soldadura
  • Clinch edo errematxeak
  • Izurketa etab.

Pieza edo/eta multzo hauek fabrikatzeko prozesuan gaitasun handiko monobloc prentsak zein robot eta manipulatzaile erabat malguak eta edozein modelo, forma edo jarreratara egokitzen direnak erabiltzen dira.

Lorturiko produkzioen artean honako hauek aipa genitzake:

  • 180 gorputz, kabinete edo azal, pieza guztiekin/orduko
  • 160 danbor, estalki eta ardatzarekin/orduko
  • 240 aurreko eta goiko panel/orduko.
  • 1250 danborren tapa/orduko.

Hainbat modelo prozesatu ahal izateko malgutasuna oso handia da eta modeloa aldatzeko denbora oso laburra; modelo bakoitzetik serie laburrak fabrikatzeko aukera izaten da horrela.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare