X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Itzuli

HOZKALUETARAKO PIEZAK fabrikatzeko lerro edo sistemak

HOZKALUETARAKO PIEZAK fabrikatzeko lerro edo sistemak

Fagor Arrasatek lerro edo sistema automatiko eta malguak diseinu, fabrikatu, muntatu eta eroslearen etxean instalatzen ditu, ondorengo hauek fabrikatzeko:

  • U erako talde edo kabineteak.
  • Alboetako panelak, ertzak tolestuta dituztenak.
  • Tolestuak eta hegal errematxatuak dituzten sabaiak.
  • Era guztietako ateak (lau ezkinetan soldatuak, ertzetan braketak dituztenak, goitik eta behetik irekiak, forma panoramikoak lortzeko erradio eta kurbatura handiak dituztenak, etab.)
  • Bestelako piezak, hala nola euskarri motokonpresoreak, erdiko eta barreneko sendogarriak etab.

   Lerroen prozesuak hotzean ijetziriko edo aurrez pintaturiko txapazko formatu edo bobinetatik abiatzen dira eta kasu askotan pieza edo piezaren zati bat erabat bukatzen da, pieza guztiak kateetan muntaia egiteko prest geratu arte, adibidez: hozkailuaren gorputz nagusia, upela muntaturik duela, aurreko eta barreneko indargarriak errematxaturik etab.

   Oso serie handietarako produkzioak lortzen dira gehienetan eta modelo aldaketak ere oso sarri eta era malguan egiten dira; ondorengoak dira garrantzitsuenak:

  • 190 kabinete/orduko, erabat mihiztatuta.
  • Aurrez pintaturiko txapazko 300 ate panoramiko/orduko.
  • 4 ezkinatan plasmaz soldaturiko 220 ate/orduko.
  • 200 ezker-eskuineko panel-set /orduko.

   Modelo aldaketak, salbuespenak salbuespen, automatikoan egiten dira, zenbakizko kontrola (CNC), serboak edo kodetzailedun txartel elektronikoak eta PLC erabiliz. Sistema hauekin denbora marka guztiak haustea lortu da eta lerro edo sistemen erabilgarritasuna hobetu egiten da, %90era artekoa ere lortu baita.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare