X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Monobloc prentsak Fagor Arrasate

Itzuli

Prentsa lerroak

Prentsa lerroak

Pieza handiak fabrikatzeko, batez ere autoen karrozeriakoak egiteko, prentsa bat baino gehiago erabili beharra dago, pieza egiteko beharrezko diren hainbat eragiketa eginaz joateko.

Lerroak enbutizioko prentsa bat dauka, efektu bikoitzekoa nahiz efektu soilekoa izan daitekeena eta jarraian hainbat prentsa, egin beharreko piezak behar duen eragiketa kopuruaren arabera.

Gaur egun lerroak erabat automatizaturik daude; formatuak kargatzeko eragiketak kargatzaile baten bitartez egiten dira eta prentsen arteko transferizazioko eragiketak roboten bitartez edo bestelako bitartekoak erabiliz, baina dagoeneko ez dira eskuz egiten.

Gaur egungo prentsa-lerroek badituzte bestelako ezaugarri batzuk ere: erreferentzia aldatzeko azkartasuna (mahai mugikorra, lotura azkarrak, trokelak azkar entxufatzea etab.), mantentze-lan erraza eta ergonomia aurrerapen handiak dira eta gaur egungo instalazioen bereizgarri dira.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare