X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Itzuli

Ikuskapen lineak

Ikuskapen lineak

Ikuskapenerako lineei esker bobina metroz metro kontrolatu daiteke zehatz-mehatz, eta, horrela, azken erabiltzaileak kalitatezko materiala jasoko duela bermatu daiteke, kalitatea bobinaren luzera osoan zehar egiaztatu baita. Ikuskapena argiztapena kontrolatuta duten kabinetan egingo da, eta kalitateari buruzko datuen fluxu osoa kontrol ekipamendu garrantzitsuen bidez monitorizatuko da. Linea mota hauetan, gainera, koipeztatzeko makina elektrostatikoak gehitzen dira, bai eta markatzeko makinak, ertzak moztekoak, eta erdiko mozketarakoak ere, edo azken produktuari balioa eransten dioten beste ekipamendu batzuk. Kalitate txikiko gune bat antzematen denean, metro horiek kendu egiten dira azkar-azkar (zizaila birakariak erabilita) eta bobinara pasatutako zatiaren muturra jada garbituta dagoen bobinaren buruarekin elkartuko da ekipamendu sofistikatuen bitartez, esaterako, eta nabarmenenak direlako, laser izpien bitartezko soldaduraren bitartez edo TIG teknologiaren bitartez. Linea horiek minutuko 600m bobinatu ditzakete gehienez. Bereziki garrantzitsua da gainazalaren kalitatea zaintzea, bai eta hutsarteak murriztea ere. Hariztatzeko eta elikatzeko zikloak, esaterako, oso laburrak dira eta optimizatuta daude. Gehienetan 3 mailara arteko kontrol integratua dute, bai eta monitorizazio integrala eta multimedian bistaratzeko aukera ere, besteak beste. Linea guztiek CE, OSHA eta bestelako arau zorrotzenak betetzen dituzte.

 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare