X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Itzuli

Zeharkako ebaketa-lerroak

Zeharkako ebaketa-lerroak

Zeharkako ebaketa-lerroak, bobinatik abiatuta formatu lau errektangularrak ebakitzeko. 3000 mm-ko zabalera eta 25 mm arteko lodiera eta 150 m/min. abiadura arte.

"Ekin-gelditu" ebaketa-sistemak, zizaila ibiltariak, birakariak edo zuzeneko elikatzea izan ditzakete. Koltxoi neumatikodun metagailuak, arrabola zabukariak, elektromagnetikoak edo hutsekoak. Lau, bost edo sei altueratako zehaztasun handiko sumilak, ordenagailu bidez kontrolatuak. Ertzen ebaketa ere izan dezakete.

Kontrol osoa ordenagailu bidez eta diagnostikoa, bobina bidezko elikatze automatikoa eta kalitate kontrola dituzte.

Karbonozko altzairu, gainazaleko kalitate handiko altzairu, altzairu herdoilgaitz, aurrez pintaturiko altzairu, aluminio eta beste metal batzuentzat.

FAGOR ARRASATE lodiera handiko bandak luzatuan (stretch levellers) lautzen dituzten makinen diseinu eta hornitzean ere liderra da. Teknologia honekin barruko tentsio gabeko eta kalitate hobeko lautzea lortzen da, zeharkako mozketatik atera diren formatuak berriro ere laser edo plasma bidez moztu behar direnean bereziki. FAGOR ARRASATE luzatuan lautzeko makinak erreferente bihurtzen duten hainbat abantaila tekniko ditu. Horretaz gain, jarraian lan egiten duen zeharkako mozketaren linean sartu daiteke.

  • Stretch Leveller

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare