X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Monobloc prentsak Fagor Arrasate

Itzuli

Transfer Prentsak

Transfer Prentsak

Transfer prentsak osagaiak erabat modu automatizatuan eta eskulanik erabili beharrik gabe egiteko garatu ziren. Instalazioaren bihotza transferra da, hau da, piezak estazio batetik bestera eramaten dituen elementua, piezak behar dituen eragiketa guztiak egiteko.

Fagor Arrasatek prentsa transfer konbentzionalak, prentsa hidraulikoak eta teknologia propioa duten trasfer elektronikodun servoprentsak egiteko gaitasuna du. Horregatik, prestazio eta produktibitate altuak bermatzen ditu leku txikia hartu arren eta askoz eskuragarriago dira instalazioaren osagai guztiak.
 

 Produktibitate altua, Kalitate hobea eta Energiaren kudeaketa


Instalazioa formatu bidez elika daiteke edo zuzenean bobinaren bitartez bestela, zabaltzeko makinak, zuzengailuak eta arrabola elikatzaileak baititu. Transfer elektroniko bat instalatzeak aukera ematen digu piezaren pauso edo eragiketa kopurua aldatzeko eta aldi berean malgutasun handia ematen dio instalazioari eta pieza-sorta zabala fabrikatzeko aukera ematen du.

Instalazio transferituen ezaugarri nagusia automatizazioa eta produkzio handia dira eta tresnak aldatzeko denbora errotik murrizteko aukera ematen dute: hutsarteak desagerrarazi eta lote txikiak fabrikatzeko aukera ematen du horrek, sistema hauek gabe pentsaezina litzatekeena.


Guztiek ere mahai mugikorrak dituzte, tresnen lotura azkarrak egiteko sistemak, paketeak automatikoki aldatu eta transferra automatikoki prestatzekoak (abiadurak, mugimendu-, desplazamendu-, igoera-, irekitze- eta abiadura-angeluak etab.)


Gainera, langileari laguntzeko sistema ere badute, sistemaren kontrola izateaz gain produkzioa kudeatzen ere laguntzen diona.
 

  • Transfer Prentsak Fagor Arrasate
  • Transfer Prentsak Fagor Arrasate

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare