X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

  • Hasiera
  • Txapa Ebaki eta Prozesatzeko Lerroak

Txapa Ebaki eta Prozesatzeko Lerroak

Fagor Arrasate mundu zabalean izen handiko espezialista da txapa ebaki eta prozesatzeko lerroak diseinatu eta fabrikatzen eta hodiak eta profilak ekoizteko sistemak egiten.

Fagorrek 0,05etik 30 mm-ko lodiera eta 2.500 mm-ko zabalera arteko bobinak prozesatzeko ebaketa-lerroak egiten ditu. Bobina batzuen karga 50.000 kg-koa izan daiteke. Formatuak prozesatzeko instalazioak ere eraikitzen ditu.

Aldi berean, Ebaketa eta Prozesaketako Sistema konplexuak hornitzen bereziki espezializatuta dago enpresa eta lerroa ezezik, beharrezko diren periferiko guztiak ere eskaintzen ditu (metagailuak, bobinak maneiatzekoak, flexatu automatikoak, robotizazioa, etab.), bezeroari sistema integratu eta frogatuak eman ahal izateko, erabiltzeko prest.

Fagor Arrasatek software programa espezializatuak ditu lerroen mugimendua simulatzeko, eragingailu berezien kalkulurako zizaila birakaria esate baterako. Horri esker, Fagorreko Ingeniaritza sailak sistema produktiborik onenak eskaintzen ditu.

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare