X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

Prozesu eta ijezketa lineak

Fagorrek ekipamendu siderurgikoak eskaintzen ditu kalitate/prezio erlaziorik hoberenarekin.

Fagorrek ekipamendu siderurgikoak diseinatu eta hornitzen ditu altzairu eta aluminioaren industriarako. Bere departamentu teknikoak ijezkailu itzulgarri, skin pass, temper mill, tentsiopeko lauketa linea, pintura linea, galvanizatze linea eta deskoipeztatze lineen diseinuan, besteak beste, hamarkada askotako esperientzia duten ingeniarien ezagutza dute. Diseinu lanak erabat informatizatuta daude eta soluzioak bezero bakoitzaren eta aplikazio bakoitzaren berezitasunetara egokituta planteatzen dira. Halaber, eta eskuratutako esperientzia guztiaren emaitza gisa, FAGORek lantegiak modernizatzeko eta prozesuak hobetu eta instalazioak optimizatzeko aholkuak emateko zerbitzuak eskaini ditzake. Lineak eta ijezkailuak prestatu eta abian jartzen diren bitartean FAGORek laguntza eta trebatze zerbitzu osoa ematen du. Prozesuen kontrolerako eta modelizaziorako sistemak ere integratuta dauzka eta prozesu eta ijezketa lineetan aditu diren teknikari talde bat dauka.

FAGORek dituen sei lantegiekin, gainera, ekipamenduen fabrikazioa optimizatu daiteke, eta horrek, gehi maila handiko diseinua, errentagarritasun handiko soluzioak bermatzen ditu prestazio/kostu arteko erlazioa merkatuan dauden handienetarikoa izanda. Kalitatearen kontrola, berezia eta integratua dena, kontrolerako prozedura eta metodo oso zorrotzekin egiten da.
 

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare