X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

profilaketa

FAGOR ARRASATE, aurretik TACI izan zena, 1957an sortu zen. Hasiera-hasieratik hasi zen hainbat aplikaziotarako profilatzeko makinak fabrikatzen.
Hamarkada horietan guztietan zehar FAGOR ARRASATE beti egon da profilaketa bidezko konformazioari aplikatutako teknologien abangoardian, bezeroekin eta ikerketa eta garapen zentroekin harremanetan.
1984an jada FAGOR ARRASATEk arrabolak CAD bidez diseinatzeko bere lehen ekipamendua instalatu zuen. Ekipamendu hori asko hobetu da eta gaur egun posible da berarekin konformazioko erroseta modu informatizatuan osorik aztertzea eta prozesua aldez aurretik simulatzea.
MONDRAGON korporazioko kide izateak enpresa serioa eta sendoa dela erakusten digu. Gaur egun, FAGOR ARRASATEk banda metalikoaren profilaketan erreferente izaten jarraitzen du mundu osoan eta bezero nagusienetan hamaika erreferentzia ditu. 

FAGOR ARRASATEk bandaren profilaketaren sektorean orain arte izandako esperientzia arrakastatsua eta pozgarria izan bada, hemendik aurrera etorkizun handia eta erakargarria dauka. FAGOR ARRASATE garapen berritzaileen abangoardian dago, adibidez profilaketa aldakorrarenean. Profilatzeko makina mota hauei esker sekzio aldakor konplexuak fabrikatu daitezke eta lehian ari gaitezke zuzenean enbutizioarekin edo tolesketarekin, onura ekonomikoak handiak izanik.
Horretarako garatu egin dira aurrerapen berri hauen hardware zein software eskakizunei erantzuteko beharrezkoak diren kontrol sistemak, premietara primeran egokitzen diren ekipamenduekin.
Modu berean, FAGOR ARRASATE etengabe ikertzen ari da produktibitatea areagotu, hutsarteak gutxitu eta kostuak murrizten lagunduko duten teknikak lortzeko. Era berean, ordenagailu bidez diseinatzeko ekipamenduak gaur egun ezagutzen diren aurreratuenak dira; horrek, diseinu hobeak egitea ahalbidetzeaz gain, prozesuak zehatz-mehatz eta aldez aurretik simulatzen uzten du, bai eta prest jartzeko lanak hobeto eta azkarrago egiten ere.
 

Katalogoak

Perfilado

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare