X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

FAGOR ARRASATEREN BERRITASUNAK 29BIEMH AZOKAN

Industry 4.0 kontzeptuak protagonismo handia izango du

Data
2016/05/30 - 2016/06/04

Lekua
BILBAO EXHIBITION CENTRE Ronda de Azkue 1 48902 Ansio-Barakaldo


Maiatzaren 30etik ekainaren 4ra bitartean Makina-erremintaren Bienalaren 29. edizioa egingo da Bilbon. Ekipamenduko ondasunei dagokienez erreferentziako ekitaldia da Espainian.  Fagor Arrasate Bienalean egongo da, eta deformazio bidezko makina-erremintaren eremuko berritasun garrantzitsuak erakutsiko ditu, bai eta Industry 4.0 ekimen aurreratuarekin duen loturarekin zerikusia dutenak ere.
Hala, estanpazio sistemarik aurreratuenen artean, garapen interesgarriak jarriko dira ikusgai, esaterako hauek: abiadura handiko prentsa lerroak, “High Speed Tandem Lines” eta “Wave Lines” direlakoak; SPT Serboa teknologia duten serbotransfer prentsak; Flexcell transfer sistemak; forjarako belaunaldi berriko prentsak; paralelotasunaren kontrola duten prentsa hidrauliko aurreratuak, konpositeak prozesatzeko; edo 9 puntuko kuxin adimentsuak, oso pieza konplikatuak fabrikatzeko; edo instalazio zaharra modernizatzeko zerbitzuak, edozein eratako ekipoak eraberritu eta teknologia modernoagoetara egokitzeko. Era berean, etorkizuneko kontsumo txikiko autoek (Green Cars) daramatzaten piezak fabrikatzen utziko duten ekipamenduak sustatuko dira, adibidez, press hardening prozesuak edo konpositezko piezak fabrikatzekoak.
Metalen prozesatzeari dagokionez, prestazio handiko ebaketa lerro berriak erakutsiko dira, bai zeharkakoak bai luzetarakoak, eta, horiekin batera, zumitzak egiteko eta paketatzeko lerroak, abiadura handiko serboblankingak eta instalazio berean era askotako materialak prozesatu eta moztu ditzaketen lerro hibridoak, horien artean automobilentzako altzairua/aluminioa lantzeko serboblankingak direla.   Azalduko dira, halaber, galvanizaziorako, estaldurarako, skinpassetarako, lautze lanetarako edota ijezketarako lerroetan egindako aurrerapenak. Fagor Arrasateren retrofitting zerbitzu berriak uzten du, halaber, instalazioak modernizatzen eta egokitzen, haien produktibitatea areagotzeko eta azken belaunaldiko ekipamenduak txertatzeko.
Berritasun garrantzitsuak dituen beste produktu bat dira banda profilaketarako sistemak . Horiek lerroen abiadura eta malgutasuna areagotzeko garapenak dituzte, bai eta lortutako profilen zehaztasuna handitzekoak ere.
Bukatzeko, Fagor Arrasatek erakutsiko ditu Industry 4.0 ekimenari begira bere sistemetan txertatu dituen aurrerapenak. Kontzeptu hori, zeina datozen urteetako lantegietan funtsezkoa izango baita, lotura du Gauzen Internetarekin (IoT), ekipo indibidualen arteko interkomunikazioarekin eta kudeaketa globalarekin, bai eta aurreikuspenak egiteko mantentze lanekin eta prozesuen simulazio birtualarekin ere. Fagor Arrasatek hasi da jada bere prentsetan, banda ebaketarako lerroetan eta pieza metalikoen fabrikaziorako sistemetan konektibitate zabalerako ahalmen hori txertatzen, beraz, hainbat software erakutsiko ditu, zeinak makinei txertatu ahal zaien Industry 4.0ren printzipioak betetzen dituzten lantegietan erabiltzen hasteko prest egon daitezen.
Gu bisitatzea nahiko bazenu, hemen egongo gara: Hall5-ean, D-11 erakustokian. Gure Komertzialeko Departamentuarekin ere jar zaitezke harremanetan (fagorarrasate@fagorarrasate.com), eta hitzordua egin.


Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare