X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

BLECHEXPO 2015

FAGOR ARRASATEk BLECHEXPO 2015ean (Stuttgart) parte hartuko du aurten ere azaroaren 3tik 6ra bitartean, konformazioko makina erremintarako merkatuan erreferentea delarik.

Data
2015/11/03 - 2015/11/06

Lekua
STUTTGART


Aurten, FAGOR ARRASATEk orain gutxi Alemania, Austria eta Suitzarako sortutako Zerbitzu Teknikoko ekipo propioa aurkeztuko du. Zerbitzu lokal honekin bezeroarekin eta bezeroarentzat garatzen jarraitzeko helburua beteko dugu eta beraien beharrak aseko ditugu.    lemari jarraituz bezeroarentzat kalitaterik eta fidelizaziorik onena ziurtatuko dugu.
Halaber, ServoPress Tecnology SPT-ko garapenak aurkeztuko dira eta G1 hibrido eta abiadura handiko lineetarako aplikazioak. Gainera, altzairu eta aluminioa tratatzeko blanking lineako soluzio berriak erakutsiko ditugu eta beroan konformatzeko prentsa garapenak ere bai.
Horrez gain, abiadura handiko ebakitze lineak, zeharkako eta luzetarako ebakitze lineak eta paketatzeko lineak aurkeztuko ditugu, azken hauek formatu edo bobinak ebaki, pilatu edo eta paketatzeko bereziki diseinatuak izan dira.

8. Hallean 8414 standean bisita gaitzakezu.
Gure standean gustura hartuko zaitugu pertsonalki agurtzeko eta egun hauek ongi igarotzea opa dizugu.


Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare