X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Lege Oharra

SARRERA.

Web honetara sartzeko beharrezkoa da erabiltzaileak klausula honek dituen terminoak, baldintzak, jakinarazpenak, oharrak eta beste lege ohartarazpenak aurretik irakurtzea eta onartzea.

Erabiltzailea Web-ean sartzeak eta gero hori erabiltzeak bere edukiaren osotasunarekin erabat ados dagoela inplikatzen dute, erabat eta argi eta garbi.

Fagor Arrasatek egokia iruditzen zaion edozein momentuan alde bateko moduan aldatu ahalko ditu Web honen konfigurazioa, zerbitzuaren baldintzak eta bere edukia, eta baita horiek ezabatu, mugatu edo aldi baterako edo behin betiko eten ahalko ditu ere. Era berean horietara sartzea galarazi dezake, erabiltzaileari aldaketa horren gaineko informazioa ematen saiatuz, bai helbide elektronikoaren bitartez eta baita Web orrialdean  argitaratuz ere, betiere egoerek uzten diotenean.

WEBAREN IZEN TITULARRAREN NORTASUNA.

Web honen arduradunaren identifikazio-datuak hurrengoak dira:

San Andrés auzoa, z/g 20500 Arrasate-Mondragon (Gipuzkoa)
IFZ: F20020574
Euskadiko Kooperatiba Erregistroan inskribatuta, Sozietate Kooperatiboen Inskripzio Liburua, Orria: GUI-154, Kokapena: 154, Zenbakia: 52/86, I.F.Z.: ES-F-20020574

ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITUENAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

Zerbitzuaren hornitzaile gisara, Fagor Arrasatek Web honetan eskaintzen diren zerbitzuak ematera, erabiltzailearekin egon daitezkeen komunikazioen sekretua era eraginkorrean bermatzera eta behinik behin sortzen diren erreklamazioei erantzutera derrigortuta dago.

Web honen propietate intelektualaren eskubideak Fagor Arrasateren titulartasuna dira. Erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketarako eskubideen erabilera esklusiboa aipatutako enpresari dagokio.

ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

Momentu guztietan, erabiltzaileak Web honen zerbitzuen legezko erabilera egin beharko du, indarrean dagoen legalitatearekin bat etorriz, Fagor Arrasateren edo hirugarrenen propietate intelektualaren eskubideak errespetatuz. Zentzu horretan, erabiltzaileak Web honen bitartez garatzen dituen jarduerak legeari, moralari, ordena publikoari eta ohitura onei egokituko zaizkiela bermatzen du eta inongo kasuan ez dira Fagor Arrasateren izen eta irudi komertzial onarentzako, Webeko beste erabiltzaileentzako edo hirugarrenentzako iraingarriak izango.

Erabiltzaileak ez ditu Fagor Arrasatek bere eskura jartzen dituen zerbitzuen bitartez edukiei kalteak edo aldaketak eragiten dieten ekintzak egingo, ez du ezta Webeko funtzionamendu ona oztopatuko ere, hau da, ez ditu arazo teknikoak edo bestelakoak sortuko.

IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESA.

Fagor Arrasatek bere bezeroek eta hornitzaileek emandako datuen segurtasunean eta konfidentzialtasunean  interes berezia du. Zentzu horretan, izaera pertsonaleko datuak babesteko eta Webeko erabiltzaileak babesteko konpromisoa hartzen du.  

Izaera pertsonaleko datuen babesaren politikak Web orri honen bitartez emandako informazioaren bilketa eta erabilera hartzen ditu barne.

Fagor Arrasatek ezingo du inoiz hirugarrenei erabiltzaileak emandako informazioa eman. Hori egiteko aurretik dagokion bezeroak bere onarpena eman beharko du.  Hori guztia,  informazio horren ematea zerbitzua betetzeari edo legez ezarritako betebehar bat betetzeari utzi gabe.

Zerbitzu horren bezeroek emandako datuak Fagor Arrasateren fitxategi automatizatu batean sartzen dira, eta horren aurrean erabiltzaileak bere sarrera, zuzenketa, indargabetze edo oposaketa eskubideak erabili ahal izango ditu, Abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoan, ezarritakoa betez.
Eskubide horiek erabiltzeko erabiltzailea hurrengo helbidera zuzendu beharko da: San Andrés auzoa, z/g 20500 Arrasate-Mondragon (Gipuzkoa).

Erabiltzaileak emandako datuak isilpekoak izango dira eta ez dira inoiz Fagor Arrasate kanpoko beste enpresei emango.

Aipatutako Datuen Babeserako Politikan aldaketarik emanez gero, erabiltzaileei komunikatuko zaie Web honen bitartez.

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare