X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Aurkezpena

Aurkezpena

FAGOR ARRASATE MONDRAGON Korporazioa kide sortzailea da, berau Europako korporazio industrial handienetariko bat da eta bere headquarters-ak eta planta nagusia Arrasaten kokatuta daude, Espainiako eremu industrializatuenetako bat da, azpiegitura aurreratua eta gaitasun handiko bi portu industrial dauzka, inguruan bost aireportu daudelarik. Gainera, Fagor Arrasatek Txinan, Shangai ondoan lantegi bat dauka, eta hamar saltoki munduan zehar bezeroei zerbitzua eta harreman zuzena bermatzeko. Saltoki hauek USA, Alemania, India, Errusia, Brasil, Mexiko eta Txinan daude. Liderra da munduan, prentsa mekaniko eta hidraulikoen fabrikazio eta diseinuan, estanpazio osoen sistemetan, transfer prentsatan, prentsen linea robotizatuetan, press hardening, eta forjan; zeharkako mozketan, luzetarakoan, konbinatuetan eta multiformatuan; tentsio baxuko galbanizatu edo zapalean; pieza metalikoen konformazioaren sistema bereziak, bandaren perfilatua, perfilatu malgua, rotor-estator mozketen ekipoak, molde eta beste ekipo asko, FAGOR ARRASATE mundu mailan konformazio metalikoaren arloan produktu aukera zabalena duen fabrikatzaile handiena egiten dutenak.

FAGOR, ISO 9001, ISO 14001 eta OSHA 18000ekin homologatutako enpresa da. Halaber, bezero garrantzitsu ugarik “Best Supplier of the Year” izendatu dute hainbat aldiz. FAGORen ingeniaritzak 3D diseinu sistema eta automatismo simulazio aurreratuak ditu, eta garapenaren proiektu aurreratuetan hainbat Ikerkuntza Zentrorekin eta Unibertsitateekin aktiboki elkarlanean aritzen da, bai Europan, baita gainerako munduarekin ere. Azken urteetan, ikerketa lan itzel honek eman duen fruitua banda metalikoaren prozesuaren sektorean sistema berriak dira. Sistema berri hauen artean transfer elektroniko aurreratua, azken orduko servoprentsa, perfiladore aldagarria, beroan gogortzeko ekipoak, tentsio baxuko zapaltzaile efizienteenak, zizaila apurtu-oszilatzaile berriak, material oso delikatuen tentsore bereziak, optimizatutako skin pass trenak edo multimedia kontrol inteligenteak daude.
 

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare