X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2019/11/05 - Fagor Arrasate eta Dreher Automationek 6.300 kN, 8.000 kN eta 10.000 kN-ko prentsen gama berria aurkeztu dute

Bi konpainiek beraien bezero alemaniarrei gama berri honen onurak ezagutarazi dizkiete. Prentsa hauek automatizazioarekin estandarizatutakoak dira eta elkarrekin garatutakoak.

Garapen berri hauekin, Fagor Arrasate eta Dreher Automationek Press2perForm estanpaziorako soluzioen portafolioa handitu egin dute 6.300 kN, 8.000 kN eta 10.000 kN-ko prentsa estandarizatuen gama berri bat eskainiz. Bi enpresa hauen arteko kolaborazioak bi gauza elkartzen ditu, alde batetik Fagor Arrasatek prentsen munduan duen ezagutza eta bestetik Dreher Automationen gaitasuna, automatizazio soluzioetan puntako enpresa baita. Bi ekoizleen teknologia eta eskarmentua batuta, bezeroei soluzio egokiagoak eta modu bateratuagoan eskainiko dizkiete, tamaina ertaineko prentsen atalean beharrei hobeto erantzuteko. Aliantza honek estanpazio soluzio berriak sortu ditu, oso produktiboak, fidagarriak, lehiakorrak eta inbertsioari azkar buelta ematea ahalbidetzen dutenak. Gainera, ekipoen estandarizazioak segmentu honetako bezeroen beharretara doitutako entrega datak izatea ere ahalbidetuko du.

Fagor Arrasate eta Dreher Automationek lehen ere elkarrekin lan egin zuten maila altuko proiektuetan Alemania, Korea, Txinan…. eta emaitzak oso onak izan ziren. Bi konpainia hauek bisio eta kultura oso antzerakoak dituzte eta horrek ikaragarri laguntzen du kolaboraziorako, erakunde bakar bat bezala lan egitera iritsi baitira, lanen kalitatea eta bikaintasunera guztiz enfokatuta, bezeroari gogobetetasuna emateko.

BlechExpon aurkeztutako gama berriaren barruan, bezeroak konfigurazio hauek aukera ditzake: konbentzionala (eccentric / link-drive) edo serboa. Eta azken honek kontrol, trokel, periferiko eta irisgarritasunarekin lotutako aukera desberdinak ditu. Automatizazioari dagokionez, konfigurazioek malgutasun handia dute sistema bezeroaren behar espezifikoetara egokitu ahal izateko, betiere 6.300 kN, 8.000 kN eta 10.000 kN-ko unitateentzako ezarritako estandarren baitan.

Zerbitzua ere abantailetako bat izango da, Alemanian bi lekutatik eskaini ahalko baita (Hilpoltstein eta Sulz at N.), bi ekoizleen eskarmentuarekin eta aktibitatearen lau ardatzetan oinarritua. Asistentzia teknikoa bezeroaren instalazioetan; horrek ekipoen martxan jartzean laguntza ematea ahalbidetuko du eta bezeroak behar duenean mantentze lanak egitea ere ahalbidetuko du. Konponketak eta ordezkoak ere elementu garrantzitsuak dira eta alderdi honetatik, erantzuteko epeak laburrak izatea ezinbestekoa da bezeroarentzat. Formazio eta aholkularitza alorrak ere diseinatu dira produktuaren gama berriari laguntza emateko eta bezeroek bere langileentzat programa espezifikoak izan ahalko ditu. Gainera, ingurumenari lotutako edo produktibitatea hobetzeko gaien inguruan ere aholkularitza jaso ahalko dute. Azkenik, makinariaren eguneratze eta upgradeek dagoeneko han dauden ekipoak hobetzen lagunduko dute eta errendimendua hobetuko dute.

Industry 4.0ri buruz, ekipo guztiak prestatuta daude segurtasun eta konfidentzialtasun estandar zorrotzenekin konektatu ahal izateko. Smart Connect, prentsen mantentze lanera bideratutako aplikazioa da, eta horri esker bere parametrorik nagusienak monitorizatu ahalko dira mantentze lanetarako behar diren erabakiak hartu eta programatu ahal izateko. Halaber, gama berria prestatuta dago behar duen informazio guztia emateko produkzioko parametroei buruz (denborak, erreferentziak eta abar).

Fagor Arrasate eta Dreher Automation ingurumenaren hauskortasunaz jabetuta daude eta babestu egin nahi dute. Horretarako, Press2perForm energia kontsumoak optimizatzeko eta CO2 emisioak ahalik eta gehien murrizteko diseinatuta dago.

Dreher Automationi buruz

50 urte baino gehiago dira Dreher Automation konformazio bidezko fabrikazio prozesuen automatizazio sistemen hornitzaile dela. Automatic-Systeme Dreher GmbHren produktuen portafolioak bobinen eta formatuen manipulazio soluzioak eskaintzen ditu. Dreher Automationek 200 langile ditu eta orain dela gutxi “gune berdean” eraikin berri bat egin du InPark A81 (Sulz a. N.), azken urteetako merkatuko demanda handiari erantzuna emateko. Azpiegitura berri honek gaur egungo gaitasunak bikoiztu egingo ditu eta urte honen bukaeran hasiko da aktibitatean.

Fagor Arrasateri buruz

Fagor Arrasate munduko liderra da altzairuzko, aluminiozko eta herdoilgaitzezko konformaziorako neurriko soluzioen diseinuan eta fabrikazioan; eta prentsak, bobinak ebakitzeko eta prozesatzeko lerroak eta metalezko pieza konplexuak fabrikatzeko sistema osoak egiten ditu. Konpositeen konformazioan, beroko eta hotzeko forjaketa-sistemetan eta Press Hardeningen ere adituak gara.

Globalki jarduten dugu, eta gure bezeroen artean OEM-ak, Tier-1-ak eta automobilgintza eta sektore aeroespazialeko zerbitzu-zentroak daude, baita forjaketa, siderurgia, etxetresna elektriko eta metalezko altzarien industrietako konpainiak ere.


60 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Fagor Arrasatek 6 ekoizpen-planta, laguntza teknikoko 4 zerbitzu-zentro eta I+G+b zentro bat ditu, eta merkataritza-ordezkaritza ugari ere bai munduan zehar. Mondragon Corporationeko sortzailea da,  Europako industria talde handienetako batena hain zuzen, 80.000 profesional baino gehiago baititu.

Itzuli

  • Mondragon
  • Bikain
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr