X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2019/08/02 - FAGOR ARRASATE ETA FLACHSTAHL WERL ALEMANIAKO LUZETARAKO EBAKETAREN MERKATUAN LIDER

Fagor Arrasatek Flachstahl Werl-i bobinen flexatzea duen hirugarren luzetarako ebaketa linea (LCL) hornitu dio. Ekipamendu hauen prestazio eta malgutasun altuengatik, Zerbitzu zentro hau merkatu alemaniarrean lider bilakatu da teknologia honen erabileran.

Ekipamendu berri hau premium linea bat da eta azken teknologia eta automatizazioez hornituta dago. Horregatik, produktibitate maila altuak lortzen ditu eta gainazaleko kalitate estandarrik zorrotzenak ere bai. Eta azpimarratzekoa da 0,3tik 6mm-tara bitarteko lodierako material delikatuekin lan egin dezakeela.

Ekipo berri honek Flachstahl Werl-i kadentzia altuetan materiala prozesatu eta mozteko aukera ematen diio betiere automobilgintza merkatuak eskatzen duen kalitatea bermatuz, dituen tentsore sistema desberdinei esker. Zehazki, uhalen tentsio sistema bat du eta prentsa fieltrodun tentsore bat altzairu mota desberdinentzat.

Premium linea honek oso produktibitate altua lortzen du automatizazio asko erabiltzen dituelako eta horrek tresneria aldaketa eta makinaren doiketarako denbora murriztu egiten duelako. Gainera, eskuz egin beharreko lanak asko gutxitzen dituenez, langileen ergonomia eta segurtasuna hobetzen ditu. Adibidez, ebaketako tresneria aldaketa edo bereizgailuen posizioa automatikoki egiten da.

Halaber, automatizazio hori ertzeko biltzaile automatikoekin osatzen da eta flexatzeko linea oso eta azkar batekin. Azken horrek, bobina sartu eta ebakitako flejeak jasotzea ahalbidetzen du langileek ia esku hartu gabe. Elektronikari dagokionez, ekipoak Fagor Arrasateren linea kontrolerako software aurreratuena du, modu zehatz eta intuitiboan erabiltzea errazten duena.

Lehendik hornitutako beste bi luzetarako ebaketa lineek ere malgutasun eta produktibitate handia dute kontrol zerbitzu baten behar desberdinetara egokitzeko. Biek ala biek, ebaketa, rebobinatze eta flexatze kalitate oso altua eskaintzen dute eta material delikatua prozesatzeko gaitasuna dute azaleko markarik utzi gabe.

Luzetarako ebaketa linea berri honekin Flachstahl Werl Alemaniako merkatuaren liderra bilakatu da. Eta lorpen honek harrotasunez bete gaitu teknologia horren eta gune geografiko horren aldeko apustuan berriro indartzen gaituelako gure mundu mailako garapenean. “Proiektu hauek erakusten dute gai garela oso gune zorrotzetara egokitzeko”, azpimarratzen du Jon Zubillagak, Fagor Arrasateko Europa Erdialderako zuzendari komertzialak.

Flachstahl Werl-eko linea berria gainera, Fagor Arrasatek 2017an Alemanian ireki zuen Zerbitzu plantaren onuraz baliatzen da. Saldu osteko Zerbitzurako lantegi berri hau Hilpoststeinen dago eta bezeroei service hurbila ematen die.

Fagor Arrasateri buruz
60 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Fagor Arrasate erreferentziazkoa da prentsen, estanpazio sistemen eta bobinen ebaketa eta prozesaketa lineen diseinu eta ekoizpenean. Gainera, berrikuntza eta teknologian egin duen apustuari esker, bezeroei soluziorik aurreratuenak eskaintzen dizkie konformatze metaliko eta konpositeetarako. Mundu mailan, 8 produkzio lantegi ditu, 4 zerbitzu zentro eta hainbat delegazio komertzial, soluzio pertsonalizatuak eskaintzea ahalbidetzen diotenak.

Mondragon Korporazioko bazkide fundatzaileetakoa da, Europako talde industrialik handienetakoa, 11.200 milioi euroko salmentak dituena eta 140 lantegi produktibo eta 80.000 profesional bost kontinenteetan.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare