X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2019/05/16 - Bisita instituzionala MU-ko konformatze laboratorioko Fagor Arrasateko ekipoei

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendariak, Aitor Urzelaik, astearte honetan Mondragon Unibertsitateko Konformatze Prozesu Aurreratuko Laborategia bisitatu dute. Bertan, laborategian dauden Fagor Arrasateko hainbat ekipo ikusi ahal izan dituzte.


Arrasateko alkatea den Maria Ubarretxenak lagunduta, ordezkari instituzionalak MUko Ingeniaritza fakultatera joan dira Ikerketa, Transferentzia eta Formazio programak inguruko enpresa batzuekin ezagutzeko, eta baita hango laborategiak ere. Fagor Arrasateko gerenteak David Pascualek, eta Berrikuntza eta Teknologiako zuzendaria den David Chicok egin diete harrera.


Zehazki, Konformatze Prozesu Aurreratuen Laborategiak, Fagor Arrasatek garatutako munduko lehen prentsa serboa dauka. Eta ertzen ebakigailu bat, lautzeko makina bat eta profilagailu bat ere bai. Azken hori, laster ebakitze zizaila batek ordezkatuko du.


Laborategiko arduradunak, Lander Galdosek, bertaratuei azaldu die instalazio horietan altzairu eta aluminioaren konformatzea ikertzen dela, bai beroan eta bai hotzean. Horrez gain, lautze prozesuak, profilaketa eta metalaren ebaketa ere aztertzen dira. Zentroan 5 ikertzailek egiten dute lan eta gradu amaierako proiektua egiten duten ikasleak ere, beste hainbeste dira.


Konformatze laborategia arrakasta kasu bat da eta argi erakusten du zer garrantzia duen ikerketa akademikoaren eta industria berrikuntzaren arteko kolaborazioak. Adibidez, instalazio horietan egin zuen bere doktore tesia Elena Silvestrek. Lana txapazko arrabolen lauketari buruzkoa izan zen eta ezagutza baliotsu hori Fagor Arrasaten gehitu da lautze sistema aurreratuenak garatzeko. Unibertsitate eta enpresaren arteko kooperazio bide horrek aurrera darrai orain eta ikertzaile bat Data Analytics-en inguruko doktore tesi bat egiten ari da.


MUko Ingeniaritza Fakultatearen eta Fagor Arrasateren arteko aliantza estrategikoa 2010ean hasi zen kolaborazio zientifikorako akordio bati esker. Hitzarmen hori ikerketa proiektuak eta pertsonen gaikuntza elkarrekin garatzeko sinatu zen.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare