X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2019/02/22 - Fagor Arrasatek 4.0an duen ezagutza jarri du mantentze proaktiboari buruzko Mantis proiektu europarrean

Fagor Arrasatek 4.0 mantentze industrial proiaktiboari buruzko eskarmentu eta ezagutza eskaini dizkio Mantis proiektu europarrari, eta honek liburu batean jaso ditu ondorioak.
Mantis ekimena Mondragon Unibertsitateak gidatu du eta 47 bazkide europarrek parte hartu dute, horietako 6 Korporaziokoak, hala nola, Fagor Arrasate, Koniker, MSI, Ikerlan Mondragon Zentro Korporatiboa eta Goi Mailako Eskola Politeknikoa.
Mantentze proaktiboko mundu mailako erreferente gisa, Fagor Arrasatek aktiboki parte hartu du proiektu europarrean. Instalazio eta ekipoen urruneko monitorizazioan 4.0 teknologia garatzeko apustua egin du eta hori salto kualitatibo handia izango da aktibo industrialen bizitza erabilgarria kudeatzeko, ikuspuntu erreaktibo batetik proaktibo batera jauzi eginez. Soluzio aurreratuko FA Link MAP plataforma monitorizatuak makinaria guztiaren informazio zehatza emango dio bezeroari denbora errealean eta OEE adierazleen informazioa ere bai. Parametroak etengabe neurtzen dira, makinariaren egoeraren irudi konstantea eskainiz eta ez momentu jakin bateko irudi finko bat. Horrela, arazoen jatorria ezagutu eta hobetu behar diren alorrak identifikatuko gero konpondu ahal izateko.
Mantis proiektuan argitaratutako liburuak mantentze proaktiboarekin lotutako ideia kontzeptualak azpimarratu nahi ditu, kasu praktiko aipagarriak eta enpresa industrialetan duen eragin ekonomiko zuzena eta zeharkakoa.
Mantentzean, denbora faktore kritiko bat da eta horregatik, proiektua honako hauetan zentratu da: ekipo edo aktiboetako datuak nola monitorizatu, aztertu eta bisualizatu; balizko edozein akatsi aurrea hartzeko, kalteak aurreikusteko eta kostuak aurrezteko

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare