X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2019/01/30 - FAGOR ARRASATEK BERE HORNITZAILEEN PROFESIONALTASUNA SARITU DU

Fagor Arrasatek 2018ko hornitzailerik onenentzako sariak banatu ditu. Sakana Group eta Kunshan Fucai Precision Machinery izan dira sarituak eta horretarako bi ekitaldi egin dira; bat Fagor Arrasatek Mondragoen duen egoitza zentralean (Gipuzkoa) eta bestea, Kunshanen (Txina).

Sakana Group, Lakuntzan (Nafarroa) dago. Pieza handiak galdatu eta mekanizatzen espezializatuta dagoen enpresa da eta 40 urte baino gehiagoko esperientzia du. Kunshan Fucai Precision Machinery bestalde, Kunshanen dago (Txina) eta prezisioko makinak ekoizten ditu.

Sari honekin Fagor Arrasatek bereziki saritu nahi ditu 2018an, Sakana Group eta Kunshan Fucai Precision Machinery enpresen kalitate-bikaintasuna, entrega-epeen betetze maila altua eta lehiakortasuna. Fagor Arrasatek bere partnerrekin duen kolaborazioa, hurbiltasuna eta beraiekin batera egiten duen lana, bere ADNan daude. Lehen mailako hornitzaileekin duen kolaborazio estuari esker, Fagor Arrasate mundu mailan ekipo ondasunen diseinu eta fabrikazioan lider bihurtu da, prentsa eta estanpaziorako instalazio automatikoak eta altzairu edo aluminioa ebakitzeko lineak ekoizten dituelarik.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare