X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2018/12/20 - Fagor Arrasate Gipuzkoa Talentean talentu bila

Topaketa datorren abenduaren 27an izango da Gipuzkoako Parke Teknologikoan. Talde Industrialak stand propioa izango du eta hitzaldien programan parte hartuko du.

Fagor Arrasatek, automozio, siderurgia eta etxetresnetan metala eraldatu eta prozesatzeko irtenbide teknikoetan liderra izanik,  berriro ere presentzia nabarmena izango du Gipuzkoa Talent foroaren 3. edizioan. Abenduaren 27an izango da Donostiako Miramon Parke Teknologikoan. Foro honetan hitzaldi bat ere emango dugu eskaintzen ditugun lan aukerak azaltzeko eta horrez gain, stand bat ere izango dugu ezagutu nahi gaituzten guztiei harrera egiteko.

Etengabe hazten ari garen erakundea gara eta batez ere ingeniaritza alorreko profilen bila gabiltza. Pertsona dinamikoa, mundura irekia eta ondo egindako lana lortzen saiatua bazara, karrera profesional interesgarria eskain diezazukegu. Ingeniaritzako proiektu garatuetan parte hartu nahi baduzu, ideia berriak garatu, mundu osoan zehar produkzio ekipoak diseinatu eta instalatu nahi badituzu, ekipo irabazle baten parte izan nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta etorri guregana.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare