X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2018/07/27 - Fagor Arrasatek berriro ere aluminio ekoizle txinatar handienetakoari ebaketa lerro osoa saldu dio, haren konfiantza berretsiz

Consolida su posicionamiento como referente en aluminio con un gigante del sector

Sektoreko erraldoi honi salduz, aluminioan bere posizionamendua sendotu egin du

Fagor Arrasatek zeharkako ebaketa linea oso bat instalatuko du (CTL) Txinako aluminio ekoizle handienetariko enpresa batean eta industria aeroespazialerako erabiliko da.

Fagor Arrasatek era honetako instalazioa bigarren aldiz hornitu dio Txinako aluminio primario eta alumina (aluminio oxidoa) ekoizlerik handienetako honi.

Lerro hau kontuan hartuta, bost dira guztira Txinan Fagor Arrasateri enkargatutako aluminio lineak. Egia esan, arrakasta eta aurrerapauso handia dela esan dezakegu, aluminioaren mundu indartsuan ebaketa eta prozesaketa lineen erreferentzia izateko estrategia sendotzeko.

Eskaera honekin, Fagor Arrasatek automobilgintzako bere ezagutza eta eskarmentua, sektore aeroespazialera eramaten jakin du, berrikuntzak sartuz. Hala nola, efizientzia energetiko altuko hutseko apiladore bat, mozketa trokel aldaketa azkarra duen zizaila bat eta automatizazio propiodun sistemarik aurreratuenak.

Fagor Arrasatek aluminioaren ebaketa eta prozesaketan duen nagusitasun teknikoa izan da bezeroak baloratu duen ezaugarria eta horregatik jarri du berriro ere konfiantza Fagor Arrasaten, produktibitate altua eskaintzen duten soluzioekin eta produktuaren kalitate estandar handienarekin.

Know how honek eta Txinan dituen erreferentziak gero eta gehiago izateak, garbi erakusten dute Txinan zabaltzeko Fagor Arrasateren apustua indartuz doala. Halaber, bertan fabrikazio eta muntaketa planta bat du, Kunshanen, Shanghaitik hurbil, eta bulegoak Shanghai eta Pekinen.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare