X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2018/06/22 - FAGOR ARRASATEREN ALUMINIORAKO HOTZEAN LAMINATZEKO MAKINA BATEK IBERFOILEN PRODUKZIOA HANDITU ETA DIBERTSIFIKATZEN LAGUNDUKO DU

850 m/min-ko abiadura du eta 1680 mm-ko banda zabalera

Fagor Arrasatek Iberfoil Aragon-en lantegian (Sabiñánigo) aluminioa hotzean arbasteko ijezteko makina bat instalatu du. 850 m/min-ko abiaduran prozesatzeko gaitasuna du eta 1680 mm-ko gehinezko zabalerako banda. Horrek, produkzioa handitzea eta sektore berrietan sartzea ahalbidetuko dio enpresari.

Aliberico taldekoa da enpresa eta Fagor Arrasaten jarri du konfiantza Huescako lantegia handitzerakoan ijezteko makina hau erostean. Honek, produkzioa hirukoiztea ahalbidetu eta prozesatu ditzakeen produktuen gama-lodiera zabalduko dio, produktuen kartera dibertsifikatuz gaur egungo merkatuetatik kanpo ere.

Horretaz gain, Fagor Arrasatek Iberfoileko lantegian luzetarako ebakitze lerro bat instalatu du, 150 m/min-an lan egiteko gai dena.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare