X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2018/05/29 - FAGOR ARRASATEK DIGITALIZAZIORAKO LAGUNGARRI DIREN AUKERAK ERAKUTSIKO DITU MAKINA-ERREMINTAREN AZOKAN

Industria alorreko eraldaketa digitala errazteko bere sistema aurreratuak nabarmenduko ditu maiatzak 28 eta ekainak 1 artean BEC-en egingo den azokan

Lanean ari diren makinetan integratu daitekeen Smart Connect sistema malgua, mantenu aurreraturako FA link Map plataforma eta Digital Twin zerbitzua erakutsiko ditu, besteak beste

Instalazioen errendimendua hobetzen duten eta produktuaren produktibitatea eta kalitatea areagotzen duten eraikin industrialetako eraldaketa digitalerako oinarri diren bere aurreratutako konponbideak aukeztuko ditu Fagor Arrasatek Makina-Erremintaren Espainiako Azokan (BIEMH). Bilbao Exhibition Centre (BEC) gunean, maiatzak 28 eta ekainak 1 artean, egingo den azokan Fagor Arrasatek zerbitzu aurreratuak eskaintzeko egindako apustu argiaren berri izan ahalko da. Zerbitzu horiek Industria 4.0-ren paradigma berriari erantzuteko sortutako produktuen osagarri dira.

Fagor Arrasatek diseinatutako sistema digitalek makinaren informazio gehiago eta zehatzagoa eskaintzen dute, operatiboki eraginkortasuna areagotuz. Izan ere, eskura diren datu guztiak aztertzen dituzte, eskuragarritasuna, errendimendua eta produktuaren kalitatea hobetzeko ekintzak identifikatzea ahalbidetuz. Bezeroen beharretara egokitutako konponbide hauek, teknologiarik aurreratuenean garatu dira eta datu-fluxuen fase guztietan segurtasun, kalitate eta konfidentzialtasun alorreko estandar zorrotzenak betetzen dituzte.


Fagor Arrasate berriro ere BIEMH-n izango da eta industriaren eraldaketa digitala errazteko helburuarekin sortutako konponbideak nabarmenduko dituen stand-a izango du. Industria 4.0-ri lotutako estrategiaren baitan Fagor Arrasatek Smart Connect aurreratutako sistema garatu du. Sistema hau jada funtzionamenduan diren makinetan integratzeko gai da, instalazioaren kontrola ukitu ere egin gabe eta azkar. Izan ere, informazioa harrapatu, bildu eta aldagai ezberdinen jokabideak aztertzen dituen sentsore osagarriak ezartzeko gai da, OEEren erreferentzia adierazlearen gehikuntza erraztuz.

Bezeroen eskura dauden zerbitzuen artean, aurreratutako mantenurako FA link MAP plataforma nabarmendu behar da. Aipatu plataformari esker, industriek eraikin guztiak monitorizatu ahal dituzte eta Fagor Arrasateko ekipotik denbora errealean makinen egoeraren gaineko gomendioak jaso ditzakete, mantenua eta erabilgarritasuna hobetzea helburu. Datuen aurreratutako analitikari esker, ondoko zerbitzua Fagor Arrasateren hiru bezero esparruetarako baliagarria da -automozioa, altzairuarekin lotutako zerbitzuak eta etxeko-tresnen fabrikatzaileak-, ekipoen erabilera, portaera eta mantenua hobetzen laguntzen duelarik, horrenbestez makinen bizitza erabilgarria luzatuz eta produkzio malgu, indibidualizatu eta eraginkorra bermatuz.


BIEMH-ren 30. edizioan E-03ko 5. Hallean kokatuko da Fagor Arrasateren stand-a eta bertara eramango duen katalagoan Fagor Arrasatek eskaintzen duen Digital Twin zerbitzuaren nondik norakoaren berri izateko aukera ere izango da. Zerbitzu honi esker, lehen unetik bezeroa instalazioaren  definizioaren parte da, bere nahi guztiak asetzeko helburuarekin. Sistema honek benetako instalazioa erreproduzitzen duten 3D simulazioen bitartez bezeroarekin elkar eragiteko aukera eskaintzen du. Ondorioz, unean uneko bezeroaren beharretara egokitzeko eta nahi den modeloan beharrezko aldaketak egiteko aukera eskaintzen du. Horrenbestez, prozesu eta elementu ezberdinak definituz, arriskuak gutxitzea eta zerbitzurik hoberena eskaintzea bermatzen da.

Gazte adimentsuak erakartzeko helburuarekin, Fagor Arrasatek Workinn programan ere parte hartuko du. Fagor Arrasateren lehiakortasuna areagotzeko helburuarekin Fagor Arrasate gazteen artean profil gaituak identifikatzeko egiten ari den lanketaren barruan kokatu behar da aipatu parte hartzea. BECeko erdiguneko pasiloan egingo den eta 2016ko edizioan 6.516 bisitari erakarri eta 100 bat lan eskaintza eskaini zituen enpresa bilkura honen bitartez, gazteei alor pertsonalean eta profesionalean garatzeko ingurune bat aurkitzen lagundu nahi die Fagor Arrasatek.

Itzuli

  • Mondragon
  • Bikain
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr