X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2018/04/27 - Fagor Arrasatek altzairu eta aluminiorako serbo blanking linea duala instalatu du Daimler taldean

La línea se encuentra operativa en las instalaciones de la firma Beijing Benz Daimler vuelve a depositar su confianza en Fagor Arrasate y adjudica una nueva línea para la planta de Bremen que entrará en producción a finales de 2018

Daimler Taldeak Fagor Arrasaten jarri du bere konfiantza eta altzairua eta aluminioa prozesatzeko serbo blanking linea bat erosi eta Beijing Benz enpresan instalatu du. Linea jada operatibo dago, urtarrilean errendimendu eta egiaztatze proba zorrotzak gainditu ondoren. Proba horietan Daimler, Beijing Benz eta Fagor Arrasateko ordezkariak egon ziren eta arrakastaz berretsi zuten instalazio berriaren onarpena.

Linea honen barruan, eskaera hau, mundu mailan aluminioa eta altzairua prozesatzeko Fagor Arrasatek inslatu duen bederatzigarren serboblanking duala da. Duen ezaugarririk nabarmenena bere malgutasuna dela esan daiteke, intalazio bakarrean hainbat material prozesatzea ahalbidetzen duelako. Horrela, Fagor Arrasatek garatutako linea honek, eta bereziki automobilaren industriarako eginda dagoen produktu honek, kosteak dezente murrizten ditu produkzioaren zeharkako kostu batzuk aurrezten dituelako, epeak laburtzen dituelako eta mantenimendu txikiagoa eskatu.

Serboblanking linea dualak, Fagor Arrasatek duen posizionamendua kontsolidatu egin du, automobilerako piezak estanpatzen erreferentziako partnerra dela berretsiz. Halaber, mundu mailako automozio sektoreko bezero nagusien konfiantza lortzeak erakusten du, esperientzia luzea duela estanpaziorako formatu ebaketan eta “tailored blanks” prozesuetan, bere gaitasun teknologikoa altua dela eta proiektuak kudeatzeko eraginkorra dela.

Linea honek eskaintzein dituen prestazioengatik eta Fagor Arrasatek automobil sektoreko industrian metatuta duen esperientziari esker, pasa den udaran Fagor Arrasatek Daimlerren eskari berri bat lortu zuen, altzairua eta aluminioa prozesatzeko bigarren serboblanking duala Bremengo plantarako. Linea berri hau 2018 bukaeran produzitzen hastea aurreikusita dago.

Beraz, eskaera berri honekin Daimler Taldeak berretsi egin du Fagor Arrasaten duen konfiantza eta segurtasuna, eta horretan asko lagundu du Beijing Benzen martxan jarritako lineak.

Itzuli

  • Mondragon
  • Bikain
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr