X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2018/02/09 - Fagor Arrasate PRODIGIOSA proiektu estrategikoaren liderra

PRODIGIOSA proiektua Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako proiektua da eta FEDER fondoetatik kofinantzatua

Fagor Arrasatek PRODIGIOSA izeneko proiektuaren buru da (PRoduktu DIGItalak industriaren bultzada teknologikorako eta Zerbitzu Aurreratu berriak) eta proiektu horrek, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) laguntza jaso du datozen hiru urtetarako HAZITEK deialdiaren barruan.

Proiektuak Industria 4.0ren ikuspuntu desberdinak lantzen ditu, adibidez: plantako informazioa berehala lortzea, produkzioaren hobekuntza, produktu eta zerbitzuen pertsonalizazioa hobetzea, joeren identifikazioa eta mantentze-lan prediktiboak, besteak beste. Gai hauek, goragoko hiru alorretan bildu dira; “Edge computing”, “Connectivity” eta “Cloud Computing-a”. Fagor Arrasatek alor bakoitzean garatuko diren zereginetan parte hartuko du, baina bereziki “Cloud Computing-ean”, interes handia duelako gaur egun bere bezeroei eskaintzen dien serbitizazio modeloa hobetzeko; eta horretarako patroien identifikazioan eta modelo prediktiboetan sakondu nahi duelako.

Fagor Arrasate S.COOP (liderra), Orona Elkarte Kooperatiba, Ingeteam Power Technology S.A., Mondragon Assembly S.COOP, Orkli S.COOP  eta Fagor Automation S.COOP.-ek osatzen duten proiektu partzuergoak, 2017an egin zuen proiektuaren abiarazpena. Gaur egun baldintzen definizio fasean dago eta 2018an espero da definizio horietatik sortutako emaitzak inplementatzen hastea.

Proiektu honekin Fagor Arrasatek industriaren eraldaketa digitalarekin duen konpromisoa indartu egingo du, gaitasunak sendotuko ditu eta Automozio, Siderurgia eta Etxetresnen sektoreko bezeroentzat balio erantsidun zerbitzua garatuko du.

 Eusko Jaurlaritzak eta FEDER kapitalak batera finantzatutako PRODIGIOSA proiektua.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare