X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2018/01/31 - FAGOR ARRASATEK 2017KO HORNITZAILE ONENAREN SARIA BANATU DU

Lehengo urtarrilaren 26an, FAGOR ARRASATE s. Coop.-ek 2017 urteko HORNITZAILE ONENAren sari banaketa ospatu zuen.

Aurten, TALLERES MITXELENA S. Coop. izan da saritua, pieza handiak mekanizatzen dituen enpresa espezializatua, hain zuzen. Lantegi honek sektorean 50 urte baino gehiagoko esperientzia du eta ekipo oso profesionala dauka.

Errekonozimendu honek 2017an TALLERES MITXELENAk lortutako kalitate bikaintasuna, entrega-epeen betetze maila eta lehiakortasuna saritu nahi ditu.

FAGOR ARRASATE S. Coop.-entzako oso garrantzitsua da bere hornitzaileek egiten duten lan ona, zalantzarik gabe, horren bitartez enpresari garatzen eta hazten laguntzen diotelako. Fagor Arrasate, hain zuzen, mundu mailako puntako enpresa da deformazioko makina erremintako arloan, batez ere prentsa mekaniko eta hidraulikoetan, ebaketa linea eta metalen prozesuan eta txapazko pieza konplexuak fabrikatzen.

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, FAGOR ARRASATE S. Coop.-en instalazioetan bisita gidatua egin zen Arrasaten.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare