X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

2017/11/02 - Fagor Arrasatek garapen adimendun berriak erakutsiko ditu Stuttgarteko Blechexpon

Azaroaren 7tik 10era hartuko du parte foro garrantzitsu honetan, eta bertan aurkeztuko ditu: Syncro softwarea, Visual Stamp eta Smart Connect sistemak eta energia kontsumoa %75 murrizten duen kuxin serbomekanikoa.

Fagor Arrasatek azaroaren 7tik 10era Stuttgarteko Blechexpon hartuko du parte, Alemanian, eta han bere garapen adimendunak aurkeztuko ditu. Garapen horiei esker bezeroek beraien inbertsioetan errendimendu maximoak lortu ahalko dituzte. Hala nola: Syncro softwarea (transfer prentsetan kadentziak optimizatzeko), Visual Stamp (prentsetako esfortzuaren kontrol sistema) edo Smart Connect-a (mantentze lan integralerako sistema). Halaber, nobedadeen artean energia kontsumoa %75 murrizten duen kuxin serbomekanikoa ere erakutsiko du.


Azoka europar garrantzitsu honetan parte hartuta Fagor Arrasatek berretsi egingo du merkatu alemaniarrarekin eta haren eragin esparruarekin hartuta daukan konpromisoa. Hain zuzen, konpromiso hori irailaren 28an Hilpoltsteinen (Alemania) inauguratu zituen instalazio berriekin ere indartu egin du, bezeroei arreta komertzial hurbilagoa eta pertsonalizatuagoa eskainiko baitio horrela.

8. hallean 8308 standean egongo da kokatuta eta Blechexpon Industria 4.0an sortutako azken garapenak erakutsiko ditu, bezeroen zerbitzura makina adimendunak jarriz, autonomia, automatizazio eta produktibitate handiagoa izango dutenak. Fagor Arrasateren portafolioko Smart makina berrien artean, Syncro 3D simulazio programa da nabarmentzekoa. Software honek, prentsaren eta transfer elektronikoaren arteko prozesua optimizatzen du (elikatze feederra). “Erabiltzen hasteko prest” sistema honek, prentsaren eta transferraren traiektoria eta abiadura egokiak off-line (modu birtualean) kalkulatzea ahalbidetzen dio bezeroari, ziklo guztiaren simulazioari esker, balizko interferentziak ekidinez. Horrela, exekuzioa planifikatu eta kontrolatuz, kadentziak optimizatzea eta produkzioa hobetzea lortzen da.

Visual Stamp prentsaren esfortzua kontrolatzeko sistemak, denbora errealean,  prentsaren estanpazio edo/eta ebaketa prozesua monitorizatzea,  kontrolatzea eta diagnostikatzea ahalbidetzen du, prentsaren kontrolean integratutako sistema ziber-fisiko autonomoaren bitartez. Horrela, bezeroek ziurta dezakete alde batetik, prentsa baldintza egokietan ari den lanean, eta bestetik oker dauden indarraren grafikoek prentsa edo trokelaren doiketa-akatsen bat duten.


Bestalde, Smart Connect mantentze lan integralerako sistemak, abantaila hauek ditu: makinaren etorkizuneko mantentze beharrak aurreikustea ahalbidetzen du, produkzioan eragin gabe eta planifikazio optimoa lortuz. Gainera, Fagor Arrasatek garatu duen sistema honek informazioaren kudeaketan konfidentzialtasuna, segurtasuna eta fidagarritasuna eskaintzen ditu, datuen truke egokia ziurtatuz. 


Efizientzia energetikoari dagokionez, Fagor Arrasatek Stuttgarteko azokan, kuxin serbomekaniko berria aurkeztuko du. Honek, energia kontsumoa asko murrizten du, instalazio hidrauliko batek eskatzen duenaren %25 bakarrik kontsumitzen baitu. Baina, kontsumoa hainbeste murriztea ez da bere abantaila bakarra. Alde batetik, kuxin elektrikoa sartzeak, mantentze lana gutxiagotu egiten du grupo hidraulikoa eliminatu delako (5.000 litro oliokoa gutxi gorabehera) eta bestetik, prentsaren fosoa libratu egiten da indarrean eta posizioan kontrol zehatzagoa bermatuz eta instalazio hidraulikoa baino errepikapen altuagoa lortuz.

Fagor Arrasatek Industria 4.0ren alde egin duen apustua, teknologia berrietan etengabeko inbertsioak egitea da, ekipoen lehiakortasuna hobetuko dutenak, efizientzia energetikoa eta produktibitatea hobetuz,  instalazio adimendun eta balio erantsidun zerbitzu plataformak garatuta eta material berrien tratamendurako produktu eta prozesuak gauzatuz.


Stuttgarteko Blechexpon parte hartuta, Fagor Arrasatek, urtero milaka pertsonek bisitatzen duten azoka europar honetan, Industria 4.0ko portafolioaren garapen adimenduak erakutsi ahalko ditu, gero eta prozesu autonomo eta sendoagoak direnak. Merkatu alemaniarra Fagor Arrasateren apustu estrategiko bat da eta herrialde honetan pauso historiko bat eman berri du bertan azken belaunaldiko instalazioak martxan jarri dituenean. Instalazio hauek, hain zuzen, bezeroei zerbitzu azkar eta profesionala (beraiek eskatzen zuten bezala) eskaintzeko eraiki dira eta Alemanian eta inguruko lurraldeetan progresiboki handitzen joan den eskaera zorroak eragin duen demanda izan da. Era berean, azaroan, Mexikon zerbitzu zentro bat ere inauguratuko du Fagor Arrasatek, Ameriketan duen presentzia indartzeko.