X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2017/06/22 - Fagor Arrasatek beroko estanpaziorako prentsa serbomekanikoei buruzko lehen konferentziak antolatu ditu Alemanian

Beroko estanpazioko teknologia serbomekanikoak efizientzia energetikoa hobetu, denbora zikloa murriztu eta fidagarritasuna handitzen du. Metodo iraultzailea da.

Automobilak ekoizteko, etengabe ari da merkatua metodo berritzaileen bila. Gero eta unitate arinagoak lortzea da helburua, emisioen arau zorrotzetara egokitu ahal izateko. Hain zuzen, beroko estanpazioa teknika ezin hobea da metalak konformatu eta muga elastiko altuko piezak lortzeko. Sistema horrekin eskatutako segurtasun neurriak betetzen dira eta piezak meheagoak direnez, pisua murriztea lortzen da. Orain arte, beroko estanpazioan prentsa hidraulikoak izan dira teknologia estandarra eta alor horretan jaun eta jabe izan dira. Baina, serbomekanikoek iraultza ekarri dute hiru alderdi on hauek dituztelako: efizientzia energetikoa hobetzea, zikloko denbora murriztea eta fidagarritasuna handitzea.

Ekoizleek badakite zer garrantzitsua den karbono igorpenak murriztea, eta behar horren jakitun dira. Ingurumeneko konpromiso horren barruan, prentsa serbomekanikoek kontsumo energetiko askoz txikiagoa behar dute, orga mugimenduan dagoenean bakarrik kontsumitzen baitute energia. Prentsak trokela ixten duenean, serbomotorrak ez dira mugitzen eta hortaz, ez dute energiarik kontsumitzen.

Prentsa serbomekanikoak mugimendua optimizatu egiten du eta hortaz, zikloaren denbora murriztea lortzen du. Bere operatibitatea ez dago elementuen desgastearen menpe, beraz, erreakzio denboran ez du eraginik eta ezta azken piezaren zehaztasunean ere. Zehaztasuna lortzeko, serbomekanikak sistema berritzaile bat du, kontroleko lazo itxidun sistema da eta dinamismo handiagoa ahalbidetzen du. Gainera, beroko estanpazioko prozesu tradizional bat simulatuz gero, instalatutako prentsa serbomekanikoaren potentzia-aprobetxamendua ikusi daiteke, serbo motor baten efizientzia-sistema %95,5ekoa baita (standby moduan dagoen prentsa hidrauliko konbentzional batean, instalatutako potentziaren ia %30 desaprobetxatzen da). Lan baldintza onenetan, urtean %45eko murrizketa lor daiteke kontsumo energetikoan beroko konformazioa instalatuz gero.

Serbomotorren teknologiaren fidagarritasuna probatuta dago. Sistema mekanikoek, mantentze lan arazo gutxiago ematen dituzte, elementuen desgastea mugatu egiten da eta hauek aldatu beharra ekiditen dena, produkzioa hobetu egiten da. Lehen mailako ekipo originalak fabrikatzen dituzten hogei bat ekoizlek frogatu dute prentsa mekanikoen mantentze lan beharrak %21 txikiagoak direla.


BATZ S Corp. (Igorre-Bizkaia) trokelen fabrikatzaileak (gogoan izan Fagor Arrasatek Hotteknik teknologia harekin batera garatu duela beroko estanpaziorako), 15. 000 kN-ko prentsa serbomekaniko bat du bere instalazioetan beroko konformaziorako, bai trokelen probetarako eta bai aurre-serieak ekoizteko. Instalazioa interfaze mixto batekin diseinatu zen, prentsa serbomekanikoaren kontrola ahalbidetzen duena eta era beran beharrezko informazioa ematen duena beste prentsa hidrauliko batekin bateragarria izateko parametro hauetan: abiadura, indarra eta ibilbide maiztasuna.

 
Prentsa serbomekanikoekin beroan estanpatzeak Fagor Arrasate beste lehiakideengandik bereizten du. Langenfeld-en (Alemania) uztailaren 5 eta 6an egingo diren jardunaldi batzuetan teknologia serbomekanikodunaren hainbat onura aditu eta profesionalei azalduko zaizkie, eta horrela, beroko estanpazioko teknika honen abantailak lehen aldiz erakutsiko dira herrialde alemaniarrean.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare