X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2017/03/10 - GKN Drivelinek Fagor Arrasate hautatu du bere lehen serbo prentsa hornitzeko Europan

GKNek, junta homozinetikoak (ingelesez, CV Joints) hornitzeko lider globalak, Fagor Arrasaten jarri du konfiantza hotzeko forjarako Full Servo transfer prentsa erosterakoan.

600 tonakoa da prentsa berria eta belauneko kate zinematikoduna. Gainera, forja hotzeko bi prozesutara egokituta dago eta burua eta serbo transferra akzionatuta edukitzeaz gain, serbo egozkailuak ditu organ eta oinarrian. Horiek, makina mota honetarako malgutasun maximoa ematen diote.
GKN Trierrek Alemanian beste prentsa batzuk ere baditu eta azken proiektu hau bat gehiago litzateke parke horretan. Beraz, Fagor Arrasatek GKNrekin orain dela 20 urte baino gehiago hasitako harremanari jarraipena ematen dio proiektu honek eta erakusten digu, 60 urte egin dituen urte honetan,  gure bezeroekin harreman iraunkorrak izaten badakigula eta gure erronka garrantzitsu eta zailenak partekatzen ditugula beraiekin, hori baita Fagor Arrasateren filosofia.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare