X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2017/02/15 - FAGOR ARRASATEK ZEHARKAKO EBAKETA LINEA BAT EGINGO DU ALUMINIORAKO TXINAKO ALUMINIO EKOIZLE NAGUSIARENTZAT

Instalazioak 2650 mm arteko zabalerako formatuak hornituko ditu automobil, aeronautika eta itsasontzi enpresentzat

Txinako aluminio ekoizle nagusiak (Shanghaiko burtsan kotizatzen du eta AEB, Kanada, Singapur eta Hong Kong-en egoitzak ditu), Fagor Arrasate aukeratu du bere lantegi zentralerako zeharkako ebaketa linea berri bat egiteko.

Zeharkako ebaketa lineak aluminioa prozesatuko du. Kalitateak: 1xxx, 2xxx, 3xxx, 4xxx, 5xxx, 6xxx, 7xxx eta 8xxx. Lodierak:  0,5tik 4 mm-ra eta banda-zabalera 1000tik 2650 mm-ra. Prozesatze abiadura 80 mm/min-ra iritsiko da linea honek duen zizaila rotoszilatzaileari esker.

Instalazioak kalitate altuko aluminioa manipulatzeko berariaz diseinatutako apilatzaile bat dauka eta 16 tona arteko paketeak lortuko ditu.

Fagor Arrasaterentzat instalazio hau arrakasta handia da eta aurrera pausu bat da aluminioaren mundu indartsuan ebaketa eta prozesatze lineetan erreferentzia izateko estrategiarako.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare