X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

2017/01/26 - VW Gruporako FAGOR ARRASATE TEKNOLOGIA

FAGOR ARRASATEk bere Wave Line kontzeptu berria erakusteko ate irekien jardunaldi batekin hasi du urtea.

FAGOR ARRASATEk 60. urteurrena ate irekien jardunaldi batekin hasi du. Aste osoa iraungo du eta Europan instalatuko den lehen abiadura handiko serbo-konbentzional hibrido bat erakutsiko du.
Kooperatiba gipuzkoarrak 2016 urtea 225 milioi euroko salmenta kontsolidatuekin bukatu zuen eta 868 langilerekin. Bilakaera positiboarekin jarraitzen du, nahiz eta begibistakoa izan zerbitzatzen dituen sektore batzuetako eta merkatu geografiko batzuetako (azken urteetan adierazgarriak izan direnak) ziurgabetasun orokorra.
Izan ere, FAGOR ARRASATE bere posizionamendua hobetzen ari da mundu mailako Automobilgintza sektorean eta gaur egun, liderretako bat da estanpazioan balio erantsidun instalazioak hornitzen. Bezero nagusiak honako OEMsak dira: Grupo Volkswagen, Daimler, Ford, General Motors, Great Wall, Foton, eta Gestampen mailako TIER1 bat, CIE, Sodecia, GKN eta abar.
Siderurgiako sektorean inbertsioak erori diren arrean, kooperatibak mundu mailan oso posizionamendu ona dauka aitortuta, eta lehen mailako akabera duten lineak hornitzen dizkie bezero hauei: Acerinox, Tata, Arcelor, Outokumpu, Gonvarri, Bamesa, Baosteel, Mahindra, etb.
Eta azkenik, Etxetresnen sektorean ere FAGOR ARRASATE hazten ari da azken urte hauetan, eta oso linea espezializatuak garatzen ditu hainbat etxetresnetarako kanpoko piezak ekoizteko. Bezero nagusiak hauek dira: Electrolux, Whirlpool, Bosh Siemens, Haier, General Electric, Liebher, Mabe, eta abar.
Nazioartekotzea, enpresaren ezaugarria da aspalditik eta bere aktibitatearen %90 Espainiatik kanpo saltzen da. 2008tik lantegi bat du Txinan, Kunshanen. Han, 130 pertsonak egiten dute lan eta balore bereizgarria ematen dio lantegiak  Asiarako estrategian.
2017an beste 2 nazioarteko inplantazio berri abiatuko dira. Servicea eta bezeroarekiko hurbiltasuna indartu nahian, zehazki Alemania eta Mexikon.
Berrikuntza eta Garapena ere, FAGOR  ARRASATEren apustu garrantzitsua da, hain zuen, gure arrakasta ahalbidetzeko zutabe nagusia. Horregatik, orain dela 10 urtetatik KONIKERren laguntza du. KONIKER Eusko Jaurlaritzak Zientzia eta Teknologia Sarean akreditatuta duen unitatea da, eta 25 ingeniari baino gehiagok lan egiten dute epe luzeko proiektuak garatzeko. Horrez gain, beste Ikerketa Zentro eta Unibertsitateekin ere kolaboratzen du Fagor Arrasatek eta B+Geko hainbat proiektu, partner industrialekin egiten ditu, berrikuntza eta garapeneko estrategia argi izanik.

Abiadura handiko linea serbo-konbentzional hibridoa.

Proiektu hau SEATen instalatuko da 2017an. Honen eskaera 2016ko urtarrilean lortu zen eta linean instalatutako 6 prentsa ditu. Autoen karrozeriako piezak ekoizteko aspalditik erabiltzen da prentsen lineen kontzeptua, baina instalazio honen berezitasuna da, lehen aldiz, prentsaburua serboa izango dela eta gainerakoak prentsa konbentzionalak.
Diseinu honekin, FAGOR ARRASTEk produktibitatea maximora optimizatzea lortu du, inbertsioaren koste-ratioaren gainetik. Eta faktore hori oso garrantzitsua izan zen SEATek enpresa gipuzkoarra aukeratzeko orduan.
Prentsaburua 2.100 Tn-koa da eta 5 prentsa konbentzionalak 1200 Tn-koak dira. Guztiz automatizatutako linea da eta horretarako partnerra Güdel konpainia suitzarra izan da.
SEATek linea hau Audi A1aren panelak egiteko erabiliko du nagusiki, eta Martorellen ensanblatzen hasiko da urte bukaeran.
Urtarrilaren 24an hasita, kooperatibak astebeteko ate irekien jardunaldia antolatu du eta bezeroak, hornitzaileak, erakunde publikoak bisitatuko dute Fagor Arrasate. 28an bukatuko da jardunaldia, bezero eta familientzako ekitaldiarekin.

Etorkizunerantz

Sortu zeneko 60. urteurrenean, FAGOR ARRASTEk epealdi estrategiko berria hasiko du, 2017-2020Ko Plan Estrategikoa orain gutxi buratu baitu. Dudarik gabe, estapazioaren kontzeptu berri honek merkatuan garapen progresiboa izango du, eta SEATi linea hau hornitu diolarik, kooperatibak aukera honi posizio bereizgarri batekin aurre egingo dio.