X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

2017/01/13 - THYSSEN SYSTEM ENGINEERING-EK FAGOR ARRASATE BISITATU DU

Altzairu eta aluminiorako serbo blanking linea dualaren aurkezpenera etorri da.

Orain dela egun batzuk atseginez Daniel Thies (Manufacturing & Try Out Presses-eko zuzendaria, Thyssen System Engineering enpresakoa) jaunaren bisita jaso genuen Fagor Arrasaten. Bisitan zehar in situ ikusi ahal izan zituen altzairu eta aluminiorako serbo blanking linea modernoa (automatizazio maila altua duena) eta altzairu/aluminio pilaketarako saio-bankua. Halaber, FAGOR ARRASATEk  bukatu duen laser bidezko ebaketako blanking linea bat ere ikusi zuen, hain zuzen, 2017an produkzio linean sartuko dena. Gainera, saio-prentsen alorreko Fagor Arrasateren garapen berriak ere   erakutsi genizkion, bai hidraulikoak eta bai mekanikoak.

Thyssen System Engineering mundu osoan zabalduta dago eta honako herrialdeetan ditu lantegiak: Europa mendebaldean, Ameriketako Estatu Batuetan, Txinan, Errusian, Indian, Mexikon eta Japonen, besteak beste. Automobilaren sektorean, sektore aeroespazialean eta baterien garapenean eskaintzen ditu soluzioak eta produktuak.