X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2017/01/11 - Steel Technologies-eko zuzendaritzako kide batzuk Fagor Arrasate bisitatu dute

Altzairu eta aluminiorako serbo blanking dualaren aurkezpena dela eta etorri dira

Edward Favorite eta Francisco De los Santos izan dira Steel Technologies-etik   etorri diren zuzendariak. Gure Arrasateko lantegia bisitatu dute altzairu eta aluminiorako serbo blanking dualaren aurkezpena ikusteko (automatizazio maila altukoa) eta bide batez, altzairu/aluminio pilatzailearen proba bankua ere ikusi dute.  Steel Technologies Nucor eta Mitsuiren arteko Joint venture bat da eta AEB, Kanada eta Mexikon zehar  25 zerbitzu zentro ditu. Halaber, AEBan altzairuaren prozesaketa industrian liderra da, 2.000 milioi dolar baino gehiagoko fakturazioa duelarik. Bisita horretan zuzendari amerikarrek laser bidezko ebaketa-blanking linea baten prototipoa ere ikusi zuten. Fagor Arrasatek linea hori bukatuta dauka eta 2017an produkzio linea batean integratuko da.
Favorite eta De los Santos jaunak oso gustora zeudela adierazi ziguten Fagor Arrasateko know-how altuarekin eta une honetan Fagor ekoizten ari den makina kantitatearekin ere ustekabe atsegina izan zutela esan ziguten.

Bisita burutzeko, Gonvautok Bartzelonako instalazioetan duen gure lineatako bat ikusi ahal izan zuten, hain zuzen, altzairu eta aluminioa ebakitzeko prentsa linea.

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare