X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2013/07/08 - DIPUTATUEN KONGRESUKO LEHENDAKARIAK FAGOR ARRASATEREN TXINAKO LANTEGIA BISITATU DU

Bisitan, Espainiak Txinan duen delegazio diplomatikoko kideak izan dituzte bidelagun.

DIPUTATUEN KONGRESUKO LEHENDAKARIAK FAGOR ARRASATEREN TXINAKO LANTEGIA BISITATU DU

Gaur, astelehena hilak 8, Espainiako Diputatuen Kongresuko Congreso lehendakariak, Jesús Posada jaunak, Fagor Arrasatek Txinan duen lantegia bisitatu du,Kunshan-en  hain zuzen, Shanghaitik hurbil. Lantegi honek hazkunde ikaragarria izan du orain dela urte gutxi inauguratu zenetik eta 2013ko ekimenerako 50 milioi euroko salmentak aurreikusi dira, 170 langilerekin. Gaur egun txinatar merkatuan lider erreferente bat da prentsei eta estanpazio sistemei dagokienez eta ebaketa lineetan ere bai, Europako kalitate estandar altuak eta lan-prozedurak dituelako eta segurtasun, prebentzio, ergonomia eta ardura sozialalari dagozkion arau zorrotzak jarraitzen dituelako. Gaur egun Txinan sektore horretako lantegi eredugarritzat daukate. Fagor Arrasate honako bezero garrantzitsu hauen hornitzailea da: Volkswagen China, Shanghai General Motors, Great Wall, Baosteel, Tisco, Grupo Gestamp, FAW Group, Foton…..


Posada jaunari parlamentarien ordezkaritza batek lagundu dio: Javier Barrero Lopez jauna, bigarren lehendakariordea; Ignacio Gil Lázaro jauna, idazkari lehena; Alfonso Alonso Aranegui jauna, GPPko bozeramailea; Soraya Rodríguez Ramos andrea, GPSko bozeramailea; Joseph Antoni Duran y Lleida jauna, GP CiUko bozeramailea; Jose Luis Centella Gomez jauna, GPIP-eko bozeramailea; Teresa Orjales Vidal andrea, lehendakariaren kabinete zuzendaria; Jorge Villarino Marzo jauna, Nazioarteko Harremanetarako zuzendaria; Jose Luis Ramos Gonzalez jauna, Kabineteko Komunikazio zuzendaria; eta Almudena Lopez Garrido andrea, delegazioko idazkaria. Bisitan zehar, Espainiak Txinan duen ordezkaritza diplomatikoko kideek lagundu diete, Manuel Valencia jauna, Txinako espainiar enbajadorea, Maria Salcedo andrea, enbajadako lehen idazkaria; Gonzalo Ortiz jauna, Shanghaiko kontsul espainiarra eta Almudena Castaner andrea, agregatu komertziala. Txinatar agintariak ere izan dira, Suzhouko alkatea, Kunshanekoa eta Quiandeng-eko partidu-idazkaria. Guztiei Fagor Arrasateko zuzendaritzak egin diete harrera Jon Agirre gerentea buru izanik.

 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr