X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2013/06/11 - FAGOR ARRASATEK ARRAKASTA IZAN DU SHANGAIKO MTM AZOKAN

Metallurgy Expo for Machinery azokan Fagor Arrasatek seminario tekniko bat antolatu zuen.

FAGOR ARRASATEK ARRAKASTA IZAN DU SHANGAIKO MTM AZOKAN

Fagor Arrasatek orain dela gutxi Shangain  izan den Metallurgy Expo for Machinery, Mineral & Metallurgy (MTM) azokan hartu du parte. Deformazioko makina erreminta sektorean azoka garrantzitsua da eta altzairu eta aluminio ekoizle eta prozesatzaile askok bisitatzen dute. Gainera, azpimarratzekoa da Txina dela askogatik, mundu mailako altzairu fabrikatzaile handiena, 2012an 700 milioi  tona ekoiztu zituen.

Fagorrek stand erakargarri bat erakutsi zuen eta multimedia bidez laminazio trenetan dituen berrikuntzak ikusgai jarri zituen, prozesu lineak  eta bukaera lineak  bai altzairurako eta bai aluminiorako. Horrez gain, Fagor Arrasatek seminario tekniko bat antolatu zuen eta 50 enpresa bertaratu ziren. 4 ardatz tekniko nagusiren gainekoa izan zen mintegi hori eta batez ere lodiera handirako ebaketa lineak eta servoblanking lineak nabarmendu ziren.
 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr