X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2013/06/10 - Prentsa alemaniarrak argitara eman du FAGORreko 2400 tonako prentsa ari direla muntatzen Volkwagenen

Prentsa honek 5500 x 1100 mm-ko mahai dimentsioak ditu eta 500 mm-ko ibilbidea

Prentsa alemaniarrak argitara eman du FAGORreko 2400 tonako prentsa ari direla muntatzen Volkwagenen

Fagor Arrasatek orain dela gutxi 2400 tonako kapazitatea duen prentsa transfer handi bat  instalatu du Volkswagen etxe famatuak Baunatal hirian duen lantegian, Kasseletik gertu. Prentsa honek 5500 x 1100 mm-ko mahai dimentsioak ditu eta 500 mm-ko ibilbidea. Makina oso produktiboa da, minutuko 30 pieza fabrika ditzakeelako. Motor nagusiak 500 Kw-ko potentzia hartzen du. Instalazioa eta muntajea azkar eta arrakastaz egin dira nahiz eta oso makina handia eta pisutsua izan (650 tona). Fagor Arrasatek eskarmentu handia du horrelako ekipo-ondasun handiak diseinatu, fabrikatu, muntatu eta martxan jartzen eta munduko automobil ekoizleek horregatik jartzen dute konfiantza gugan ekipo berrietan inbertitzeko orduan.

Prentsa alemaniarrak lan on horren berri eman du eta Volkswagenek egin duen inbertsioa argitara eman du zenbait artikulutan. Bertan adierazi dute Fagor aukeratu dutela automobilen arloan mundu osoko hornitzaile garrantzitsuenetakoa delako. Ikus horietako batl otura honetan.

 http://www.hna.de/lokales/baunatal/riesen-presse-wiegt-2400-tonnen-2947258.html 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr