X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2013/06/07 - FAGOR ARRASATEK MONDRAGON UNIBERTSITATEAK ANTOLATUTAKO I. LANBIDE AZOKAN HARTU DU PARTE

Enpresak eta ikasleak harremanetan jartzeko foro bat.

FAGOR ARRASATEK MONDRAGON UNIBERTSITATEAK ANTOLATUTAKO I. LANBIDE AZOKAN HARTU DU PARTE

Atzo Mondragon Unibertsitatean Polo Garaian duen egoitzan I. Lanbide eta Formazio Azoka antolatu zuen enpresak eta ikasleak harremanetan jartzeko. Ekimen honek gazte kualifikatuei lanpostuak betetzeko beharra duten lantegien aurrean aurkezteko aukera ematen die eta enpresei berriz, langileen curriculumak eta helburuak ezagutzeko aukera. Azoka lau esparrutan banatuta zegoen: alde batetik lantegi eta erakundeak, bestetik lan poltsa eta bekak, bestetik elkarrizketak eta azkenik formazioa.
Fagor Arrasatek stand bat izan zuen eta ikasle asko gerturatu ziren gaur egun deformazioan mundu mailako makina erremintako lantegi garrantzitsuenetakoan lan egiteko interesa azaltzera. Fagor Arrasteko standean Giza Baliabideetako langileak aritu ziren ikasleekin eta bertan lantegiari buruzko datu nagusiak eta produktuen azalpenak zituzten panel informatiboak zeuden. Fagor Arrasaterekin batera hogei bat konpainiak ere hartu zuten parte. Eusko Jaurlaritzako Lanbide sailburuordea, Ricardo Barkala, Gizarte Ekonomiako zuzendaria, Maite Ubarretxena, MUko Kontseilu Errektoreko lehendakaria, Javier Sotil eta errektore ordea den Jon Altuna izan ziren lehen azoka hau inauguratu zuten agintariak.
Jende asko bertaratu zen eta ikasle interesatuen ilarak luzeak izan ziren. Halaber, planifikatutako elkarrizketez gain aurrez hitzordua hartu gabekoak ere asko izan ziren.
 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr