X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2013/06/06 - FAGOR HOTTEKNIK-EK PRESS HARDENIN-EKO INSTALAZIO BAT JARRI DU MARTXAN

Fagor Hotteknik-ek diseinatu eta egin du TQM-Tianjin Motor Dies-entzat (Txina)

FAGOR HOTTEKNIK-EK PRESS HARDENIN-EKO INSTALAZIO BAT JARRI DU MARTXAN

Fagor Hotteknik-ek TQM-Tianjin Motor Dies-entzat (Txina) diseinatu eta egindako Press hardening  instalazio berri bat martxan jarri berria da . Press-hardening teknologiak automobilerako askoz ere erresistentzia altuagoko altzairuzko piezak egitea ahalbideratzen du, horregatik lodierak eta karrozeriaren pisua murriztu daitezke eta horrek erregai gutxiago gastatzea dakar. Press-hardening instalazio batek berotze-labe bat, formatuen kargagailua, prentsa hidraulikoa, tenple berezidun trokela eta manipulazio-robotak ditu. Gure ingeniaritzak giltza-eskura sistema globala du.

Kasu honetan, prentsa hidraulikoak 10.000 KN-ko kapazitatea du eta 3000 x 2200 mm-ko mahai dimentsioak. Gainera, 1000 KN-ko kuxin hidraulikoa du oinarrian, oraindik pieza konplexuagoak ekoiztu ahal izateko. Trokel aldaketa azkarrerako, T-n mugitzen diren bi mahai mugikor ditu. Labe linealetik zama-lanak KUKA etxeko robotekin egin dira oraingoan.

 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr