X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2013/05/10 - FAGOR ARRASATE ETA ONAPRES-EK BAT EGIN DUTE

MUNDU MAILAN TXAPA METALIKOA PROZESATZEKO ETA EGOKITZEKO SOLUZIOEN KATALOGORIK HANDIENA DUEN ENPRESA SORTU DA

FAGOR ARRASATE ETA ONAPRES-EK BAT EGIN DUTE


Fagor Arrasate Koop. E.-ak. eta Onapres Koop.E.-ak, biak ere Mondragon Korporaziokoak, bere aktibitateak bat-egitea onartu dute. Horrela, mundu mailan txapa metalikoa prozesatzeko eta egokitzeko soluzioen katalogorik handiena duen enpresa sortu da. Epe formalak bete ondoren, Fagor Arrasatek xurgatuko du Onapres Koop. E. eta deformazio bidezko makina erreminta ekoizlerik handiena bihurtuko da, ia zortziehun langilerekin, herrialde desberdinetan 7 lantegi dituena eta kontsolidatutako 300 milioi euroko fakturazioa duena. Honegatik guztiagatik Europa mailan handiena izango litzateke edozein makina erramintako ekoizlerekin konparatuta eta estanpazioan bigarren handiena.

Fagor Arrasate liderra da ondorengoak diseinatu, egin eta hornitzen: prentsa eta estanpazio sistemak, bobina metalikoak prozesatu eta ebakitzeko lineak eta txapazko pieza konplexuak fabrikatzeko ekipo bereziak. Onapres ere 50 urte baino gehiagoan erreferentziazkoa izan da mota askotako prentsa hidraulikoak deseinatu eta fabrikatzen: trokelen probak egitekoak, produkziokoak, konpontzaileak, press-hardening-ak, piezak SMC eta konposite-n edo forjan fabrikatzekoak.
Bi enpresa hauek azken urteetan elkarrekin kolaboratzen ari ziren begi bistakoa zelako bai bezero eta bai produktuetan zuten sinergia, batez ere automobil sektorean bezero garrantzitsu hauekin: Volkswagen, Ford, Audi, General Motors, Gestamp, Benteler, Ogihara, PSA, Volvo eta abar.

Konpainiako bozeramale batek esan zuen “Automobil sektoreko gure bezeroentzat partner global bat ari gara sortzen, irtenbide integral eta osoak emateko gai izango dena, edozein alorretan ekipoak inplantatu ditzakeena; piezek behar duten edozein materialentzat, bai metal edo composite-zkoak izan; edozein teknologiarekin, mekanikoa zein hidraulikoa; produktuen portafolio integratua eta berezkoa duena; kalitatean, produktibitatean, sendotasun enpresarialean, teknologian eta martxan jartzeko azkartasunean abantaila ukaezinak dituena.”

Akordioaren legezko figura xurgatze bidezko bat-egitea da, bi enpresetako zuzendaritzek aho batez onartua eta bietako Batzar Nagusiek gehiengoz berretsia. Bi konpainiek dagoeneko kultura enpresarial eta baloreen kultura berdinak dituzte eta sinergia handia espero da produktibitatean, bezeroenganako zerbitzuan, garapen teknologikoan eta lehiakortasunean.

“Bat-egite hau mugimendu estrategikoa da eta gure bezeroei balio erantsia ematen die. Ziur gaude elkarketa honek gure abantaila konpetitiboa oraindik gehiago handituko duela bai salmentetan, teknolgian, B+Gean eta zerbitzuan, bezero eta hornitzaileekin gure harreman estuak hobetuz. Eskaintza osagarriak katalogo bakarrean bat-egitean, automobileko sektoreari irtenbideen eskaitza aurreratuagoa eta osoagoa egin diezaiokegu. Gure bezeroekin izandako elkarrizketetan oso ongi baloratu dute bat-egite hau”- esan zuen Fagor Arrasateko zuzendaritzako kide batek.
Beraz, Zamundioko lantegia, Fagor Arrasateko Teknologia Hidraulikoaren Zentru Nagusia bilakatu da.

Arrasate, 2013ko maiatzaren 10a

FAGOR ARRASATE S.Coop.
San Andres, 20
20500 Mondragón
fagorarrasate@fagorarrasate.com

www.fagorarrasate.com

 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr