X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2013/02/22 - Pasa den otsailaren 20an, Nafarroako Ingeniaritza Unibertsitate Eskolak (Tecnum)

Fagor Arrasatek stand bat jarri zuen foroan eta ingeniari gazteei enpresaren errealitate indartsuaren berri eman zien

Pasa den otsailaren 20an, Nafarroako Ingeniaritza Unibertsitate Eskolak (Tecnum)

Pasa den otsailaren 20an, Nafarroako Ingeniaritza Unibertsitate Eskolak (Tecnum) urtero antolatzen duen “Enplegu foroa” egin zen Donostian. Aurtengoa hogeigarren edizioa izan da eta “Berrikuntza eta ekintzailetza, enplegurako motorrak” izenburupean garatu zen. Ekitaldian Felipe printzeak hartu zuen parte eta horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari den Iñigo Urkullu, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria, Administrazio Publikoetarako estatu idazkari den Antonio Beteta eta Nafarroako unibertsitateko errektore Alfonso Sánchez-Tabernero ere egon ziren bertan.
Fagor Arrasatek stand bat jarri zuen foroan eta ingeniari gazteei enpresaren errealitate indartsuaren berri eman zien, mundu mailan nagusienen artean kokatzen gaituen maila teknologikoa erakutsi eta nola ez, baita azken urteetako hazkundea posible egin duen enpresa dinamismoaren berri eman ere. Goizean zehar Fagor Arrasateren aurkezpena egin zen eta arratsaldean berriz, azken kurtsoan dauden ikasleekin elkarrizketa ugari egin ziren. Hauek, Fagorren izan dezaketen ibilbide profesionalarekiko interesa erakutsi zuten baita karrera amaierako proiektuak edo lan praktikak egitekoa ere.


Gure stand-era ingeniari gazte eta ikasle ugari gerturatu ziren eta pozteko arrazoia iruditzen zaigu, izan ere Fagor Arrasatek garapen profesional eta pertsonalerako merkatuan daukan erakargarritasunaren erakusle da hori. Tecnumeko antolamenduak kalitate maila handia izan zuen.
 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr