X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2013/01/30 - Ate ireki arrakastatsuak Fagor Arrasate eta Onapresek elkarlanean antolatutakoak

Fagor Arrasatek eta Onapresek, pieza metalikoak estanpatzeko ekipo aurreratuak aurkeztu zituzten.

Ate ireki arrakastatsuak Fagor Arrasate eta Onapresek elkarlanean antolatutakoak

Fagor Arrasatek eta Onapresek, pieza metalikoak estanpatzeko ekipo aurreratuak aurkeztu zituzten.

Arrasaten eta Zamudion Fagor Arrasatek eta Onapresek dituzten plantetan elkarlanean antolatutako ate irekiak arrakastatsuak izan ziren. Bertan, pieza metalikoak estanpatzeko ekipo aurreratuak aurkeztu zituzten, zehazki FlexCell estanpazio sistema eta prentsa hidrauliko malguen linea bat; biak ibilgailu ekoizle alemaniar garrantzitsuenentzat eginak.

Ekitaldian parte hartu zuten bisitarien artean honakoak egon ziren: Audi, Benteler, CIE, Estampaciones Mayo, Estampaciones Rubi, Ford, Gestamp, Kamaz, Magna, Mahindra, Maxion, Polynorm, Sitech, Stop, Stadco, UFE, Volkswagen, ZDAS… Horretaz gain, EHU eta Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza ikasleez osatutako taldeek, bere indarrez dabiltzan makinak sortzen dituzten sektoreko mundu mailako erreferente bihurtu diren bi euskal enpresek duten maila teknologiko altua ikusi ahal izan zuten zuzenean. Ikerkuntza Zentroetako kideak eta politikagintzan zein ekonomia arloan diharduten ordezkariek ere izan ziren bertan.

Fagor Arrasatek Arrasaten bertan duen plantan FlexCell estanpazio sistema aurkeztu zen, 20” arteko altzairuzko hagunak fabrikatzeko egokitutakoa. Modu bateratuan lan egin dezaketen eta dimentsio handiko piezak fabrika ditzaketen bi transfer prentsen konbinazioari deritzogu FlexCell. Hala ere, independenteki ere egin dezakete lan, erdi mailako tamaina duten piezak lantzeko transfer prentsak duten kadentzia mantenduz. Beraz, FlexCell, G3 edota G2 prentsa lineen alternatiba bat da, ibilgailuen karrozeriaren kanpoko piezen estanpazioari bide ematen dioen plataforma bat, ohikoak baino inbertsio maila txikiagoa eskatuz.

Bestalde, Onapresek Zamudion duen plantan, trokelak probatzeko (try-out) eta serie motzak produzitzeko prentsa hidrauliko malguen linea bat ikusteko aukera egon zen. 2500 tonako makina handi bat egon zen martxan, aurre-azeleraziorako eta laguntzarako gaitasuna duen 9 puntuko CNC kuxin adimentsua duena baita makinaren indar guztia eusteko gaitasuna duten mozketarako motelgailuak dituena ere. Hauei esker, makina hauek gai dira ohikoak baino pieza konplexuagoak ekoiztuko dituzten trokelak probatzeko eta honek baimenduko du ibilgailuen diseinua aurreratuagoa eta seguruagoa izatea.
 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr