X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Itzuli

2011/03/07 - Luzetara mozteko linea bat Errusiarako

Luzetara mozteko linea bat Errusiarako

Novosibirsk Metallurgical Works named after Kuzminek eskari bat egin dio FAGORi luzetara mozteko linea bat egin diezaion 1830 mm-ko zabalera eta 6 mm-ko lodiera duten altzairu harilak prozesatzeko. Materialaren etendura-karga 540 Mpa-koa izango da, eta harilek gehienez 32 tonako pisua izan dezakete, 2000 mm-ko diametroekin kanpotik eta 508 eta 610 mm-ko diametroekin barrutik.

Linearen abiadura 75m-koa izango da minutuko eta lodierari handieneko 10 zerrenda ere moztu ahal izango ditu batera. Hariztatzeko abiadura minutuko 15 m-koa izango da.

Lineak honako makinak izango ditu: harilen biltegia, kargatzeko orga, elektrikoki desbiribilkatzeko motorra, zerrenda zentratzeko gailua, elikatzeko pala, elikatzeko arrabolak, artezteko makina, puntak mozteko zizaila, eta txatarra ateratzeko sistema, elikatzeko arrabolak, alboko gidak, zizaila zirkularra erreminten dorrea automatikoki aldatzeko sistemarekin, txatarra biribilkatzeko makina, begizta pilatzailea, tentsore mugikorra feltrozko prentsarekin eta arrabol tenkatzaileekin, ahokatzeko pala, biribilkagailua, irteerako orga eta harilak biltzeko dorrea. Mandrinoan ijeztatu beharrik gabe – hau da, hutsarterik ez izateko- harilak atera ahal izateko irteerako orgak "piano" sistema bat dauka zerrendak manipulatu ahal izateko desbiribilkatzeko arriskurik gabe. Linea osoa PLC indartsu batek kontrolatzen du.

 

Itzuli

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Youtube
  • Flickr